110. zk., 2023ko ekainaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
TECMODI, S. COOP. PEQUEÑA EN LIKIDAZIOALDIAN
2771
IRAGARKIA, likidazioaldian dagoen «Tecmodi, S. Coop.» sozietatearen desegiteari eta likidazioari buruzkoa.
Indarreko araudian ezartzen dena betez, jakinarazten da «Tecmodi, Sociedad Cooperativa Pequeña» kooperatiba-sozietatearen bazkideek 2023ko otsailaren 27an egindako batzar orokor ezohiko eta unibertsalean aho batez onartu zela kooperatiba-sozietatea desegitea eta aldi berean likidatzea, eta onartu egin ziren likidazioaren azken balantzea, likidazio-eragiketen txostena eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua, likidatzaileak aurkeztua.
Sozietate kooperatiboaren desegiteari eta likidazioari buruzko dokumentazioa sozietatearen egoitzan gordeta dago, interesdunen eskura.
Agurain, 2023ko maiatzaren 31.
Likidatzaile bakarra,
FELIPE MENESES SÁNCHEZ.