Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2023ko ekainaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2737

AGINDUA, 2023ko ekainaren 2koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita kautelaz eten direla 2022ko urriaren 7ko Aginduaren ondorio juridikoak. Agindu horren bidez, «Arabako Mahastiak / Viñedos de Álava» jatorri-deitura babestua onartu eta babes nazional iragankorra eman zitzaion.

2022ko urriaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (199. zk.) argitara eman zen 2022ko urriaren 7ko Agindua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, «Arabako Mahastiak/Viñedos de Álava» jatorri-deitura babestua onartu eta babes nazional iragankorra eman ziona.

Behar zen garaian eta moduan, Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuak (aurrerantzean, Errioxa JDK) berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen beraren aurka, eta errekurtsoa ezetsi egin zen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren agindu baten bidez. Ezespen horren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen, eta, idazkian, honako agindu hau kautelaz eteteko neurria eskatu zuen: 2022ko urriaren 7ko Agindua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, «Arabako Mahastiak / Viñedos de Álava» jatorri-deitura babestua onartu eta babes nazional iragankorra eman ziona.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak, 2023ko martxoaren 30eko autoaren bidez, eskatutako kautelazko neurria onartu zuen, eta administrazio honi eskatu zion agindua eteteko.

Horrenbestez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 134. eta 107. artikuluetan xedatutakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea kautelaz eten direla Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 7ko Aginduaren ondorio juridikoak. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2023ko martxoaren 30eko Autoaren bidez erabaki da etendura. Agindu horren bidez, «Arabako Mahastiak / Viñedos de Álava» jatorri-deitura babestua onartu eta babes nazional iragankorra eman zitzaion.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 2a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala