Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2023ko ekainaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2736

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 8koa, bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez onura publikoko deklaratzen baita Urolako Komunikazio Taldea, Koop. Elk. izeneko sozietate kooperatiboa.

EGITATEAK

Lehenengoa.– 2023ko apirilaren 5ean, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailean sartu zen Ihintza Elustondo Leunda andreak, Urolako Komunikazio Taldea, Koop. Elk. izeneko kooperatiboko lehendakariak, izenpetutako idazki bat, erakunde hori onura publikoko deklaratu dadin eskatzen zuena, 2023ko otsailaren 14ko erabakia betetzearren. Besteak beste, 2020, 2021 eta 2022ko jarduera-memoriak eta 2020, 2021 eta 2022ko urteko kontuak erantsi dira.

Onura publikoko deklaratzeko eskaera Herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen Erregelamendua onartzen duen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan ezarritako arauzko baldintzak betetzean oinarritzen da. Izan ere, 5.c) artikuluan adierazitako betekizuna barne, erakunde hori, jatorriz irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa sortzen dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dago 2019. urtetik.

Bigarrena.– 2023ko apirilaren 24an, iragarkia argitaratu zen EHAAn, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuaren (onura publikoko kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen Erregelamendua onartzen duena) 9. artikuluko hirugarren paragrafoan ezarritakoa betez. Jendaurreko informaziorako epea ireki zen, interesa duen edonork espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak egin zitzan, hogei eguneko epean. Epe hori igaro ostean, ez da alegaziorik aurkeztu.

Hirugarrena.– 2023ko apirilaren 12an, 64/1999 Dekretuaren 9. artikulua betez eta 7. artikuluarekin lotuta, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren txostena eskatu zen. Zuzendaritza horrek adierazi zuen erakundea ezagutzen zuela, dirulaguntzen programan kokatzen zela eta euskararen erabilera normalizatzeko lan egiten zuela. Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak txostena egin du onura publikoa aitortzeari buruz, horretarako eskatua. 2023ko maiatzaren 2an, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak onura publikokoa dela deklaratzeari buruzko txostena egin zuen, horretarako eskatua.

Aurreko egitateei hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Bat etorriz Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legeak 156.2 artikuluarekin, beren egitekoetan Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorra sustatzen laguntzen duten sozietate kooperatiboei onura publikokoak direla aitortuko die Eusko Jaurlaritzak, erregelamenduz ezarritako prozedura, araubide eta betekizunen arabera.

Bigarrena.– Aipatutako erregelamenduzko araua 64/1999 Dekretua da, otsailaren 2koa, herri-onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen Erregelamendua onartzeko dena.

Hirugarrena.– Espedientean jasotako dokumentazioa oinarritzat hartuta, 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozedura-izapideak bete dira onura publikokoa dela deklaratzeko, bai eta erregelamenduzko arau horren 5. artikuluan ezarritako betekizunak ere, onura publikoko deklarazioa lortzeko.

Laugarrena.– Bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren eskumena da sozietate kooperatiboak onura publikokoak direla deklaratzea, hala xedatuta baitago 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluan, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 3.2.l) artikuluari lotuta.

Hori guztia dela eta, aipatutako legegintza-manu horiek eta orokorrean ezartzekoak diren gainerakoak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Urolako Komunikazio Taldea, Koop. Elk. izeneko sozietatea onura publikoko deklaratzea.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek egintza hau gauzatzen duen organoari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean. Epe biak egintza jakinarazi eta hurrengo egunean hasiko dira, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 8a.

Bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala