Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2023ko ekainaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2732

186/2023 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean Administrazioko Taldeburu (Kudeaketa Sanitarioko Unitatea) lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.

Arabako Osasun Mentaleko Sarean Administrazioko Taldeburu (Kudeaketa Sanitarioko Unitatea) lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin, zuzendari-gerente honek erabaki du aipatutako lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, oinarri hauen arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratuduna) eta lanpostua jabetzan izatea C2/D2 lanbide-taldean.

b) C2/D2 lanbide-taldeko titulazioa izatea.

c) Gutxienez 2 urteko lanbide-esperientzia C2/D2 lanbide-taldean.

d) 2. hizkuntza-eskakizuna, 2023/12/03ko derrigortasun-data duena

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betekizunak.

2.– Kontuan hartu beharreko merezimenduak.

a) Kudeaketa Sanitarioko Unitateetan esperientzia eta/edo prestakuntza.

b) Esperientzia taldeen eta pertsonen antolaketan eta kudeaketan.

Kudeaketa sanitarioko unitateen gako esparruen ezagutza:

a) Aplikazio informatikoen erabiltzaile aurreratu mailako ezagutza eOsabide, Osabide Global, Oracle Business Intelligence aplikazioetan (ezagutza maila aurrera analisiak, garapen agenteak eta kudeaketa panelak sortzen).

b) Dokumentazio klinikoaren, artxiboaren eta/edo paziente eta erabiltzaileen eskubideen kudeaketaren alorrean prestakuntza eta/edo esperientzia.

Ofimatika ezagutza aurreratuak (Word, Excel, Access, Power Point eta Outlook).

Interesgarritzat jotzen diren eta lanpostua betetzeari balioa eransten dioten merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.

4.– Eskabideak aurkezteko epea.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Araba kalea 43, 01006 Vitoria-Gasteiz). Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.

Interesdunek datu pertsonal guztiekin batera aurkeztu beharko dute eskabidea, Arabako Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzan dokumentatutako curriculum vitae-arekin batera (Araba kalea 43, 01006 Vitoria-Gasteiz).

Agiriek honela egon behar dute:

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

b) Funtzionarioen edo estatutupeko langileen izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

c) Betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agirien fotokopia konpultsatua.

d) Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta agertzen diren alderdiak, nahiz eta hori izangaiaren eskabidean jaso beharko den.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta hautagaiei jakinaraziko zaie.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak egitea erabaki ahal izango du izangaiei jakinaraziz.

Izangaien balorazioa egin ondoren, proposamena egingo da, izendapena formalizatzeko. Izangaiek ez badituzte eskatutako baldintzak betetzen, epaimahaiak eman gabe uztea proposatu ahal izango du, txosten arrazoitua egin ondoren.

Batzordearen bilkura bakoitzaren akta egingo da. Bertan, honako hauek jasoko dira: aurkeztutako izangaiak, egindako eginbide osagarriak (baldin badaude), eta lanpostua horietako bati esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia hutsik uzteko kontuan hartu diren arrazoiak.

6.– Hautaketa-prozedura.

Inola ere ezingo dira merezimendutzat hartu deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean aurkezten ez direnak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Hemen hasten den prozedura Osakidetzako Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bai eta Osakidetzaren intranetean eta webgune korporatiboan ere.

Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 24a.

Arabako Osasun mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

EGUZKIÑE DE MIGUEL AGUIRRE.


Azterketa dokumentala