Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2023ko ekainaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2630

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 22koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, energia berriztagarriak ezartzeko bideragarritasun azterlanetarako eta energia eraginkortasunerako inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratzen dituena.

Energiaren Euskal Erakundeak –Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoak– Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) energia-aurrezte eta -eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardueren ardura du.

Horri dagokionez, Energiaren Euskal Erakundea hainbat ekintza egiten ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) jasotako helburuak betetzeko. Jarduera horien artean, besteak beste, honako hauek sustatzen dituzten laguntza-programak aipatu behar dira: instalazioetan eta eraikinetan energia aurreztea eta energia berriztagarriak erabiltzea, energia-kontsumoa arrazionalizatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan pertsonen garraioan eta mugikortasunean petrolioarekiko mendekotasuna murriztea.

Ildo beretik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, beharrezkoa den sustapen publikoaren bidez, Euskadiko Energia Estrategia 2030 (3E2030) dokumentuan jasotakoari jarraikiz, Eusko Jaurlaritzaren Energia Politikaren helburuekin bat etorriz, xede hau du: energiaren kontsumoaren eraginkortasuna areagotzen laguntzea, energia sistema lehiakorragoa lortzea, ingurumenaren gaineko eragina murriztuta, kontsumorako energia-behar gutxiagorekin eta kanpoarekiko mendekotasuna txikiagotuta, jasangarriagoa eta seguruagoa izan dadin.

Horrenbestez, laguntzen programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegitarako eraikinetan energia berriztagarriak erabili ahal izatea eta zerbitzuen sektorearen barruan, banaketa azpisektorean energia aurreztea eta energia-eraginkortasuna lortzea.

Horregatik guztiagatik, hau

EbaZTEN dut:

Lehenengoa.– EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaritza-organoen funtzioak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, energia berriztagarriak ezartzeko bideragarritasun azterlanetarako eta energia eraginkortasunerako inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, energia berriztagarriak ezartzeko bideragarritasun azterlanetarako eta energia eraginkortasunerako inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzeko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bilbao, 2023ko maiatzaren 22a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala