105. zk., 2023ko ekainaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (9461 KB - 3 orri.)
- EPUB (873 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2629
HUTS-ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2023ko apirilaren 4koa, Kulturako sailburuordearena, Iruña Okako (Araba) Badaiako Santa Katalina Multzoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Babes Ertaineko Kultura Ondasun deklaratzeko espedienteari hasiera eman, eta jendaurrean jarri eta interesdunei entzuteko dena».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak eskatuta, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Era horrelako hutsak atzeman dira Kulturako sailburuordearen 2023ko apirilaren 4ko Ebazpenaren I. eranskinean (2023ko apirilaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 75. zk.). Ebazpen horrek hasiera eman zion Iruña Okako (Araba) Badaiako Santa Katalina multzoa, monumentu-multzo izendapena emanez, Babes Ertaineko Kultura-Ondasun deklaratzeko espedienteari, eta espedientea jendaurrean jarri eta interesdunei entzun zitzaien. Huts horiek direla eta, aipatu I. eranskina osorik argitaratu behar da.
I. ERANSKINA
MUGAKETA
a) Mugaketaren deskribapena.
Kultura-ondasunaren mugaketan sartzen dira eraikinen aurriak –jatorrizko dorrea, jauretxea, komentua, klaustroa, baita azpiegitura hidraulikoaren kanpoko ur-tangak ere– eta multzo horren hurbileko ingurunea. Perimetroan, ekialdeko muturrean, aparkalekutik multzora sartzeko bidea eta piknik-gunea daude. Zehaztasun handiagoa izateko, mugaketa hori grafikoki islatzen da erantsitako planoan.
b) Mugaketaren justifikazioa.
Santa Katalinako multzoaren balio historikoak, arkeologikoak, morfologikoak, konposiziozkoak eta ingurumenekoak zaindu behar direlako proposatzen da mugaketa. Ingurunearen mugaketa beharrezkoa da kultura-ondasunari behar duen babesa eta balioa emateko, eta mugaketa horretan sartzen da, aurriek osatzen duten multzoaz gain, parke botanikoaren agertoki estetiko eta paisajistikoa.