105. zk., 2023ko ekainaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2626
EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 29koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira honako ebazpen honetan aurkitutako akatsak: Ebazpena, 2023ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, 2022-2023 ikasturtean zehar zerbitzuak bete dituzten bitarteko funtzionarioei oporraldiaren ordainketa aintzatesten diena.
Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko maiatzaren 15eko Ebazpenaren bidez, 2022-2023 ikasturtean zehar zerbitzuak bete dituzten bitarteko funtzionarioei oporraldiaren ordainketa aintzatesten zaie.
Ebazpen horretan hutsak aurkitu direnez, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.
Horrela, eman zaizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2023ko martxoaren 15eko Ebazpenaren goi-buruan atzemandako akats materiala zuzentzea, honela:
Honako hau dioenean:
«EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, 2022-2023 ikasturtean zehar zerbitzuak bete dituzten bitarteko funtzionarioei oporraldiaren ordainketa aintzatesten zaie.»
Esan behar du:
«EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, 2023-2024 ikasturtean zehar zerbitzuak bete dituzten bitarteko funtzionarioei oporraldiaren ordainketa aintzatesten zaie.»
Bigarrena.– 2023ko martxoaren 15eko Ebazpenaren testuan antzemandako akats materiala zuzentzea, honela:
Ebazpenak honako hau dioenean:
«2022-2023 ikasturtea»
Esan behar du:
«2023-2024 ikasturtea»
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan, 112.1 artikuluarekin lotuta.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 29a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.