105. zk., 2023ko ekainaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2625
AGINDUA, 2023ko maiatzaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Niño Jesús» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Vitoria-Gasteizko (Araba) «Niño Jesús» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren entitate titularraren ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako 1. zikloko 1-2 urte bitarteko ikasleentzako unitate bat 0-1 urte bitarteko ikasleentzako unitate bihurtzeko baimena eskatzen duen.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraikiz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dituzte txostenak.
Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; 215/2010 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2023-2024 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako 1. zikloko 1-2 urte bitarteko ikasleentzako unitate bat 0-1 urte bitarteko ikasleentzako unitate bihurtzeko.
Kode-zenbakia: 010223 (EAE) eta 01001218 (unibertsala)
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (HLBHIP)
Izen espezifikoa: «Niño Jesús».
Titularra: «Fundación Vedruna Educación».
Helbidea: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 24.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde Historikoa: Araba.
Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko 1-2 urte bitarteko ikasleentzako unitate bat 0-1 urte bitarteko ikasleentzako unitate bihurtzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate.
• 0-1 urte bitarteko unitate 1, 8 ikaspostuko edukierarekin.
• 1-2 urte bitarteko unitate 1, 13 ikaspostuko edukierarekin.
• 2-3 urte bitarteko 2 unitate, bakoitza 18 ikaspostuko edukierarekin.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostuko edukierarekin.
– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostuko edukierarekin.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostuko edukierarekin.
– Hezkuntza Berezia:
• 4 ikasgela ireki.
• 2 ikasgela egonkor.
Bigarrena.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
Hirugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 19a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.