Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2023ko ekainaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2624

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 23koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, ekonomia zirkularrean berritzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten duen Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 13ko Aginduan jasotako dirulaguntzen deialdia ebazten duena.

GERTAKARIAK

1.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 13ko Aginduan ekonomia zirkularrean berritzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dira eta deialdia egiten da.

2.– 2022ko azaroaren 21ean amaitu zen eskabideak aurkezteko epea, eta guztira 62 eskabide jaso ziren Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzan, honela banatuta:

(Ikus .PDF)
ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– 2022ko urriaren 13ko Aginduaren 17. artikuluarekin bat etorriz, horretarako eratutako Balorazio Epaimahaiak dagokion ebazpen-proposamena egin du. Proposamen horrek, esleipen-irizpideetara egokituta, Agindu hori aplikatuz dirulaguntza jaso dezaketen proiektuak zehazten ditu, baita dirulaguntzaren zenbatekoa, ezetsitako eskabideak eta ezesteko arrazoiak ere.

2.– Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak eskumena du onuradunak eta eman beharreko dirulaguntzen zenbatekoak behin betiko zehazteko, adierazitako Aginduaren 17. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ikusirik 2022ko urriaren 13ko Agindua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, ekonomia zirkularrean berritzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena eta deialdia egiten duena; otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei dirulaguntza ematea, bertan zehazten diren proiektuetarako eta zenbatekoekin.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean adierazitako erakundeei eskatutako dirulaguntza ukatzea, bertan zehazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean argitaratzea atzera egin duten dirulaguntza-eskabideen zerrenda.

Laugarrena.– Dirulaguntza zuzenean ordainduko zaie erakunde onuradunei, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 13ko Aginduaren 23. artikuluan xehatutakoari jarraituz.

Bosgarrena.– Ebazpen honetan araututako dirulaguntzen onuradun diren erakundeek bete beharko dituzte Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.2 artikuluan xedatutako betebeharrak, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. artikuluan ezarritakoak eta, dirulaguntza horiei dagokienez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 13ko Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoak ere.

Seigarrena.– Ebazpen hau, jakinarazpen eraginetarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 23a.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala