Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2023ko ekainaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2621

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 31koa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarena, 2023. urterako «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren deialdia egiten duen Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2023ko martxoaren 17ko Ebazpenaren aldaketa egiten duena.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua bigarrenez aldatzen duen Lehendakariaren irailaren 23ko 18/2022 Dekretuak Lehendakaritzari esleitu zizkion gazteriaren arloko egitekoak eta jardun-arloak.

Lehendakariaren otsailaren 8ko 4/2023 Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako idazkari nagusiari eskumenak eskuordetzan emateari buruzkoak, azken honi ahalmena eman zion 2023an Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programan parte hartzeko deialdia egiteko.

2023ko martxoaren 28an, EHAAn argitaratu zen Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2023ko martxoaren 17ko Ebazpena, 2023rako «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako deialdia egiten duena. Argitaratu ondoren, Hautaketa Batzordea osatzen duten pertsonen izendapenean aldaketak egin dira, eta beraz, beharrezkoa da Hautaketa Batzordeko kideen osaera aldatzea.

2023ko apirilaren 14an argitaratu zen EHAAn martxoaren 28ko 39/2023 Dekretua, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen Dekretua aldatzen duena, eta, horren ondorioz, xedapena sustatzen duen Gazteria Zuzendaritza, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendako Idazkaritza Nagusiari atxikita geratu zen. Ondorioz, gaur egun, eskumenen eskuordetza hori Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendako idazkari nagusiaren aldekoa da.

Horiek horrela, Idazkaritza Nagusi honek, legez eman zaizkion ahalmenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako deialdia egiten duen Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2023ko martxoaren 17ko Ebazpenaren 7.1 artikulua, Hautaketa Batzordearen osaerari buruzkoa, indar gabe uzten da eta Hautaketa Batzorde berri baten eratzen da, 7.1 artikulua honela idatzita geratuz:

«1.– Hautaketa-batzorde bat sortuko da parte-hartzaileen lehen hautaketa egiteko eta parte-hartzaileak hautatzeko proposamena egiteko. Honako hauek osatuko dute batzorde hori:

– Josu Gerediaga Egurrola, Gazteriako arduraduna. Batzordeburu izango da, eta kalitatezko botoarekin ebatziko ditu berdinketak.

– Miren Saiz Alzugaray, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako teknikaria.

– Ricardo Fernández Quintana, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak proposatua.

– Julen Sasiain Abin, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak proposatua.

– Tomás Aranberri Epelde, Iban Askasibar Aguirre, Jorge Miguel Pozuelo Bonilla, Amaia Iguaran Bonilla, Aurelien Christian Manga, Maria José Martínez Remirez, Leyre Sainz Pińero, Claudia Sánchez Zavalaga eta Elisabeth Zubizarreta Arruabarrena, garapenerako lankidetza-programak egiten ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeek proposatuak.

– Beńat Martínez Castillo, Gazteriako teknikaria. Idazkari lanak egingo ditu, hitzarekin baina botorik gabe».

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gazteiz, 2023ko maiatzaren 31.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia,

JONAN FERNANDEZ ERDOZIA.


Azterketa dokumentala