105. zk., 2023ko ekainaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (145 KB - 5 orri.)
- EPUB (170 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LAN HARREMANEN KONTSEILUA
2620
EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 24koa, Lan Harremanen Kontseiluko presidentearena, 2022ko ezohiko Lan Eskaintza Publikoari dagozkion hautaproben deialdietan onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendak onartzen dituena.
Lan Harremanen Kontseiluko presidentearen 2022ko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez, Kontseiluaren Osoko Bilkuraren egun bereko Akordioa argitaratzeko agindu zen. Akordio horren bidez, 2022ko ezohiko Lan Eskaintza Publikoari dagozkion hautaproben deialdiak onartu ziren, Negoziazio kolektiboko teknikari plaza bat eta Lan-harremanen arloko administrari plaza bi lehiaketa bidez betetzeko.
Hautaketa-prozesu hauek Lan Harremanen Kontseiluaren Osoko Bilkuraren 2022ko abenduaren 21eko Akordioan aurreikusitakoaren arabera arautu dira; Akordioak hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak onartu zituen.
2023ko apirilaren 18ko Ebazpenaren bidez, Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak deialdi hauetan onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak onartu zituen.
Bada, behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, seigarren oinarri orokorrak ezartzen duenez, Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak ebazpena emango du onartutakoen, baztertutakoen eta atzera botatakoen behin betiko zerrenda onartzeko. Ebazpen hori LHKren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Hori guztia aintzat hartuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Behin-behineko zerrendatik kanpo agertzen ziren eskatzaile hauek egindako zuzenketa onartzea eta onartutakoen behin betiko zerrendan sartzea:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Negoziazio kolektiboko teknikari plaza bat eta Lan-harremanen arloko administrari lanpostu bi betetzeko hautaproben deialdietan onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendak onartzea. Zerrenda horiek ebazpen honen I. eta II. eranskinetan agertzen dira.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Lan Harremanen Kontseiluaren webgunean argitara dadila agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, nahi izanez gero, haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Lan Harremanen Kontseiluko presidentearen aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Bilbao, 2023ko maiatzaren 24a.
Lan Harremanen Kontseiluko presidentea,
TOMÁS ARRIETA HERAS.