Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2023ko ekainaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2617

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2023ko maiatzaren 17koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez lan-kontratudun finkoak hartzeko barne sustapen txandaren bidez hautaketa-prozesurako deia egiten baita Sistema eta Administrazioko eta Zerbitzuetako teknikari kategoriarekin eta non oinarri espezifikoak onartzen diren.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako hutsak aurkitu dira 2023ko maiatzaren 25eko 98 zenbakidun Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2023ko maiatzaren 17an, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak emandako ebazpenean zeinaren bidez lan-kontratudun finkoak hartzeko barne sustapen txandaren bidez hautaketa-prozesurako deia egiten baitzen Sistema eta Administrazioko eta Zerbitzuetako teknikari kategoriarekin eta oinarri espezifikoak onartzen ziren. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Ebazpenaren izenburuan, 2023/2445 (7/1) orrialdean, eta Laburpenean, 2023/98 Laburpena (3/1) orrialdean,

honela dio:

«EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 17koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez lan-kontratudun finkoak hartzeko barne sustapen txandaren bidez hautaketa-prozesurako deia egiten baita Sistema eta Administrazioko eta Zerbitzuetako teknikari kategoriarekin eta non oinarri espezifikoak onartzen diren».

Baina honela esan behar du:

«EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 17koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez lan-kontratudun finkoak hartzeko barne sustapen txandaren bidez hautaketa-prozesurako deia egiten baita Administrazioko eta Zerbitzuetako teknikari kategoriarekin eta non oinarri espezifikoak onartzen diren».

2023/2445 (7/2) orrialdean,

honela dio:

«Postua: Komunikazio digitalerako teknikaria; kodea: EL11; zuzkidura: 1; ordainsari-maila: 12, EAEko Administrazio Orokorreko lan-kontratuko langileen hitzarmenean.»

Baina honela esan behar du:

«Postua: Administrazioko eta Zerbitzuetako teknikaria; kodea: EL11; zuzkidura: 1; ordainsari-maila: 13, EAEko Administrazio Orokorreko lan-kontratuko langileen hitzarmenean.»

Donostia, 2023ko maiatzaren 30a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala