105. zk., 2023ko ekainaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
2616
AGINDUA, 2023ko maiatzaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2023ko martxoaren 30eko Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidegoko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duen 2022ko azaroaren 30eko Agindua aldatzen da.
Akats bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2023ko martxoaren 30eko Aginduaren testuan (2023ko apirilaren 13ko EHAA, 70. zk.). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidegoko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duen 2022ko azaroaren 30eko Agindua aldatzen da. Horrenbestez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, zuzenketa hau egiten da:
Lehenengoa.– Zuzendu egiten da hirugarren atala, 2023/1730 (2/2) orrialdean argitaratua, eta honela idatzita geratzen da:
2022/5345 (37/27) orrialdean, 9. oinarriaren bigarren paragrafoan, honako hau dio:
Karrerako funtzionario izateko destinoen behin-behineko esleipena hautatuak izan diren espezialitatean egingo da, prozesuan lortutako puntuazioaren arabera. Era berean, deitzen diren lanpostuak betetzeko hurrengo lehiaketetan parte hartu beharko dute, Hezkuntza Sailak zuzenean kudeatutako ikastetxeetan eta hautatuak izan diren espezialitatean behin betiko lehen destinoa lortu arte.
Baina honako hau esan behar du:
Karrerako funtzionario izateko destinoen behin-behineko esleipena hautatuak izan diren espezialitateko lanpostuetan egingo da edo espezialitate horren bidez lor daitezkeen beste lanpostu batzuetan (esleipen-prozeduran zehaztuko dira), prozesuan lortutako puntuazioaren arabera. Era berean, lanpostuak betetzeko deitzen diren hurrengo lehiaketetan parte hartu beharko dute, Hezkuntza Sailak zuzenean kudeatutako ikastetxeetan eta hautatuak izan diren espezialitatean behin betiko lehen destinoa lortu arte.
Bigarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 26a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.