Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2023ko ekainaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
2615

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, 2023ko martxoaren 30eko Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta maisu-maistren kidegoetan eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duen 2022ko irailaren 22ko Agindua aldatzen da.

Akatsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2023ko martxoaren 30eko Aginduaren testuan (2023ko apirilaren 13ko EHAA, 70. zk.). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, maisu-maistren eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duen 2022ko irailaren 22ko Agindua aldatzen da. Horrenbestez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, zuzenketa hau egiten da:

Lehenengoa.– Zuzendu egiten da bosgarren atala, 2023/1737 (4/3) orrialdean argitaratua, eta honela idatzita geratzen da:

2022/4229 (44/30) orrialdean, 9. oinarriaren bigarren paragrafoan,

honako hau dio:

«Karrerako funtzionario izateko destinoen behin-behineko esleipena hautatuak izan diren espezialitatean egingo da, prozesuan lortutako puntuazioaren arabera. Era berean, deitzen diren lanpostuak betetzeko hurrengo lehiaketetan parte hartu beharko dute, Hezkuntza Sailak zuzenean kudeatutako ikastetxeetan eta hautatuak izan diren espezialitatean behin betiko lehen destinoa lortu arte.»

baina honako hau esan behar du:

«Karrerako funtzionario izateko destinoen behin-behineko esleipena hautatuak izan diren espezialitateko lanpostuetan egingo da edo espezialitate horren bidez lor daitezkeen beste lanpostu batzuetan (esleipen-prozeduran zehaztuko dira), prozesuan lortutako puntuazioaren arabera. Era berean, lanpostuak betetzeko deitzen diren hurrengo lehiaketetan parte hartu beharko dute, Hezkuntza Sailak zuzenean kudeatutako ikastetxeetan eta hautatuak izan diren espezialitatean behin betiko lehen destinoa lortu arte.»

Bigarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala