105. zk., 2023ko ekainaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2611
947/2023 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Sebastián Martín Moreno jauna izendatzen den Gorlizeko Ospitaleko Langileen zuzendari.
Ikusi da Gorlizeko Ospitaleko Langileen Zuzendaria lanpostua betetzeko deialdia, Zuzendaritza Nagusi honen martxoaren 21eko 596/2023 Ebazpen bidez EHAAn argitaratua.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da; lanpostu horretan jarduteko izangaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, eta haren baldintza profesionalak baloratu dira aurkeztutako merezimenduen arabera.
Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Sebastián Martín Moreno jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.
Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Sebastián Martín Moreno jauna izendatzea Gorlizeko Ospitaleko Langileen zuzendari.
Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko ekainaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 16a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.