105. zk., 2023ko ekainaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2610
946/2023 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Rosario Martín Román andrea izendatzen den Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari.
Ikusi da Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia, Zuzendaritza Nagusi honen martxoaren 21eko, 595/2023 Ebazpen bidez EHAAn argitaratua.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da; lanpostu horretan jarduteko izangaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, eta haren baldintza profesionalak baloratu dira aurkeztutako merezimenduen arabera.
Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da María Rosario Martín Román andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Rosario Martín Román andrea izendatzea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari.
Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko ekainaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 16a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.