103. zk., 2023ko ekainaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 4 orri.)
- EPUB (269 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2573
EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako 2022-2024 urteetako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako 2022-2024 urteetako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntza-deialdiak (Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan sartzen dena) 7.12 artikuluan ezartzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak adierazita. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartu zuen deialdi hori, 2022ko ekainaren 21ean egindako bilkuran.
Hori dela-eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako 2022-2024 urteetako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, eta bertan ondo zehaztea espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera. Deialdia, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan sartzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 11.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.