103. zk., 2023ko ekainaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 3 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2570
AGINDUA, 2023ko maiatzaren 22koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez berriro iragartzen baita deialdi publikoa Justizia Digitaleko eta Azpiegituretako Zuzendaritzako «Proiektuen arduraduna» lanpostua izendapen askez betetzeko (kodea: 511288; dotazioa: 1).
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Justizia Digitaleko eta Azpiegituretako Zuzendaritzako Proiektuen Arduradunaren lanpostua betetzeko (kodea: 511288, dotazioa: 1), bat etorriz Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.d) artikuluan ezarritakoarekin eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman eta gero, sail honek erabaki du berriro iragartzea lanpostua izendapen askearen bidez beteko dela. Agindu honen eranskinean daude lanpostuaren inguruko xehetasunak. Hona hemen oinarriak:
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.
1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, baldin eta eranskinean ezarritako eskakizunak betetzen badituzte.
2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, honako hauek izan ezik:
a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezingo dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.
b) Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek ezingo dute parte hartu, ez badute bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora.
3.– Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko dira ezarritako eskakizunak. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizun horiek. Parte hartzeko eskakizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Bigarrena.– Eskabideak.
1.– Hautagaiek Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Administrazio Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak, eta, horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidean, datu pertsonalak eta egun betetzen duten destinoa adieraziko dituzte.
2.– Eskabide-idazkiarekin batera, hautagaiek curriculum vitae-a aurkeztuko dute, eta, bertan, honako hauek adieraziko dituzte:
a) Titulu akademikoak.
b) Administrazio Publikoan betetako lanpostuak.
c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta egoki iritzitako bestelako merezimenduak.
Eskabidearekin batera, deialdian ezarritako eskakizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, baldin eta horiek Langileen Erregistroan ez badaude. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Hirugarrena.– Ebazpena.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu baten bidez egingo da deialdi honen ebazpena, gehienez hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Lanpostua lortzen duen pertsonak ezartzen den epean hartu beharko du jabetzan lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 22a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
ERANSKINA
Deialdiko lanpostua:
– Izena: proiektuen arduraduna.
– Kodea: 511288.
– Dotazioa: 1.
– Zuzendaritza: Justizia Digitaleko eta Azpiegituretako Zuzendaritza.
– Kidegoak: A1 administrazioko goi-mailako kidegoa. Administrazioko goi-mailako eskala.
– Berariazko osagarriaren maila: A-1.
– Kokapena: Eusko Jaurlaritzaren egoitza- Lakua.
– Herria: Vitoria-Gasteiz.
– Hizkuntza-eskakizuna: 4 HE.
– Derrigortasun-data: 2021-03-31.
– Ezagutza bereziak: ez dauka.