103. zk., 2023ko ekainaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 2 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2569
239/2023 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Irma Arrieta Artieda andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Erradiodiagnostikoko Zerbitzu Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Uribeko ESIko zuzendari-gerentearen urriaren 18ko 376/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Uribeko ESIko Erradiodiagnostikoko Zerbitzu Sanitarioko Burua lanpostua lehiaketa sistemaren bidez betetzeko (2023ko urtarrilaren 2ko EHAA 1. zk. eta 2023ko urtarrilaren 9ko BOE 7. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Irma Arrieta Artieda andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Erradiodiagnostikoko Zerbitzu Sanitarioko Buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Irma Arrieta Artieda andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Erradiodiagnostikoko Zerbitzu Sanitarioko Buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2023ko maiatzaren 8a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du kargua, luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen denean izan ezik, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIari.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Urduliz, 2023ko maiatzaren 8a.
Uribeko ESIko zuzendari-gerentea,
EB (170/2021 Ebazpena, martxoaren 30ekoa).
Langileen zuzendaria,
IANIRE LAMIKIZ MOREIRA.