103. zk., 2023ko ekainaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
2568
EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 23koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2023ko maiatzaren 22ko Ebazpena, kide bat Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehen Kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2018ko otsailaren 6ko eman zuen Ebazpenaren, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehen Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdiari buruzkoaren, hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (otsailaren 12ko EHAA, 30. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakinarazten da 2023ko maiatzaren 23an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko maiatzaren 22ko Ebazpena, kide bat Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehen Kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 23a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MIREN GOITIA GABIOLA.