92. zk., 2023ko maiatzaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
ASESORES UROL, S. COOP.
2344
IRAGARKIA, «Asesores Urol, S. Coop. Ltda.» sozietatea erantzukizun mugatuko sozietate bilakatzeari buruzkoa.
Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legeak 89.1.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, argitara ematen da «Asesores Urol, S. Coop. Ltda.» sozietateak (aldatu den sozietatea) 2023ko maiatzaren 4an egindako batzar orokor berezian aho batez erabaki duela «Asesores Urol, S. Coop. Ltda.» sozietatea «Urol Asesores, S.L.» izeneko (sozietate berria) erantzukizun mugatuko sozietate bilakatzea.
Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 89.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, batzarraren ekitaldian aurkako botoa eman duten bazkideek edo, batzarrera joan ez arren, desadostasuna adierazten dutenek banantze-eskubidea izango dute, erabakiaren azken iragarkia argitaratu eta berrogei eguneko epean administratzaileei zuzendutako idazki baten bidez. Bazkide horiek kapitalerako ekarpenak itzultzeko eskubidea izango dute, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 66. artikuluan aurreikusitakoa gainditu gabe, eta eraldaketa-erabakiaren egunetik aurrera, estatutuek edo batzarrak erabakitzen duten epean, eta geroratutako zenbatekoen legezko interesa jasoko dute.
Azpeitia, 2023ko maiatzaren 4a.
Administratzaile bakarra,
ANA MARÍA AZCUE LARRAÑAGA.