92. zk., 2023ko maiatzaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2333
IRAGARKIA, 2023ko maiatzaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita lan-arloko arau-hauste baten ondoriozko zehapen-ebazpena.
2023ko apirilaren 5ean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpena eman du S-5/2022 zehapen-prozeduran. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren I202219000046133 zenbakiko aktaren bidez hasi zen prozedura hori, Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 16.1.a artikuluan aurreikusitako arau-hauste bat dela eta (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori).
Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ebazpen honen berri ematen zaio interesdunari eta, halaber, azaltzen zaio ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari. Beraz, horren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, demanda, dagokion lan-arloko epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Horretarako, interesdunari jakinarazten zaio espedientean emandako ebazpen horren testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 8a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.