92. zk., 2023ko maiatzaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2329
IRAGARKIA, ibilgailuak dauden lekutik eramateko errekerimendu bat jakinarazten duena.
Errekerimendu horiek aurrez aurre jakinarazteko ahalegina egin arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Errekerimendu honekin batera beste ohartarazpen hauek ere egiten dira:
Lehenengoa.– Zerrendatzen diren ibilgailuak ibilgetu edo bide publikotik kendu zirenetik bi hilabete baino gehiago igaro direnez eta tarte horretan alegaziorik aurkeztu ez denez, ibilgailuak dauden lekutik eraman behar dira hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hala ezartzen duelako Trafikoari, Ibilgailu motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen (Testu Bategina, urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) 106. artikuluak 1. ataleko a) paragrafoan eta atal horretako azken tartekiak ere.
Bigarrena.– Jakinarazten da Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta ibilgailua eraman aurretik, ibilgailua kentzeagatik eta beste leku batean gordetzeagatik sortutako gastuak ordaintzeko eska dakizuekeela.
Hirugarrena.– Adierazitako epean ibilgailuak eraman ezean, ibilgailuen Tratamendurako Zentro Baimendu batera eramango dira, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 106.1 artikuluaren azken tartekian xedatutakoaren arabera.
Hori guztia argitara ematen da eranskinean aipatzen den interesdunak jakin dezan, horrentzako jakinarazpena baita.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du indarra.
Donostia / San Sebastián, 2023ko maiatzaren 3a.
Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Bulegoko arduraduna,
XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.