Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2023ko maiatzaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2328

IRAGARKIA, HITZA Sindikatuak eskatutako 86/2023 prozedura arruntean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiko Administrazioarekiko Auzietako Salan agertu ahal izateko balizko interesdunak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Bigarren Sekzioak, 86/2023 prozedura arruntean, erabaki du HITZA sindikatuak Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileak finkatzeko eta erabiltzeko ezohiko prozesuen oinarri orokorrak eta espezifikoak onartzen dituen Lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdunei administrazio-espedientea bidaltzea eta epatzea. Agindu hori 2022ko abenduaren 30eko EHAAn argitaratu zen.

Aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie hirugarren interesdun guztiei, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 eta 116.2 artikuluetan xedatutakoa betetze aldera. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iragarki hau argitaratzen da, aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direlako. Hala, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzen da.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 3a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.


Azterketa dokumentala