92. zk., 2023ko maiatzaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2325
AGINDUA, 2023ko maiatzaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) CPES «Arangoya» BHIP Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Bilboko (Bizkaia) «Arangoya» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez 2023-2024 ikasturterako Batxilergoko bi unitate kentzeko baimena eskatzen duen.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena eta otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE). Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2023-2024 ikasturtetik aurrera, ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio Batxilergoko bi unitate kentzeko:
Kode-zenbakia: 014620 (EAE) y 48003281 (unibertsala).
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (BHIP).
Izen espezifikoa: «Arangoya».
Titularra: Promoción y Cultura S.A.
Helbidea: Ercilla, 18.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimena: Batxilergoko bi unitate kentzeko.
Ikastetxearen osaera:
– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak: 2 unitate, 70 ikaspostuko edukierakoa.
– Lanbide Heziketa:
• Lanbide-arloa: Merkataritza eta Marketina.
○ «Garraioa eta Logistika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Informatika eta Komunikazioak.
○ «Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Osasungintza.
○ «Anatomia Patologiakoa eta Zitodiagnostikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Gizarte eta Kultura Zerbitzuak eta erkidegoko zerbitzuak.
○ «Haur Hezkuntza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Bigarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 2a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.