92. zk., 2023ko maiatzaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
2319
EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 2koa, Europar Batasunerako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Flandria, Gales eta Korsikako eskualde estrategikoekin 2023an lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzen deialdia.
Martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren bidez, Bazkide Estrategikoen Sareko kanpoko eskualdeekin lankidetza teknikoan aritzeko proiektuetarako laguntzak arautu ziren.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2023ko urtarrilaren 10eko Ebazpenaren bidez, Flandria, Gales eta Korsika eskualde estrategikoekin 2023an lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzen deialdia iragarri zen.
Deialdiari buruzko ebazpen horren 7. artikuluan izendatutako ebaluazio-batzordeak dirulaguntzak emateko proposamena egin du. Proposamen hori ikusirik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Flandria, Gales eta Korsika eskualde estrategikoekin 2023rako lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzak eranskineko zerrendan ageri diren erakundeei adjudikatzea. Eranskin horretan bertan zehazten da laguntzen zenbatekoa.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusian, hilabeteko epean, honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatzen baitu urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 112. artikuluan eta hurrengoetan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 2a.
Europar Batasunerako zuzendaria,
MIKEL ANTON ZARRAGOITIA.