91. zk., 2023ko maiatzaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (112 KB - 4 orri.)
- EPUB (211 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2276
358/2023 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Biologiako Fakultatibo Teknikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren.
Aipatutako erabakiaren azken xedapenetako bigarrenak ezartzen duenez, erabakia garatzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari eskumena ematen zaio beharrezko ebazpen edo instrukzioak eman ditzan, erabakia egoki eta zuzen aplika dadin Ente Publikoaren zerbitzu-erakunde guztietan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 575/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorra egiteko deialdia egin zen A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Biologiako Fakultatibo Teknikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 4.2.1 apartatuan xedatutakoari jarraituz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko du destinoen eskaintza.
Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitaratzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Biologiako Fakultatibo Teknikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako, ebazpen honekin batera doan eranskinaren bidez.
Ebazpen honen bidez egiten den deialdiaren zikloan data hauek hartu dira erreferentziatzat: 2023ko martxoaren 1a, eskainiko diren lanpostuak hautatzeko, eta 2023ko ekainaren 6a, eskakizunak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko, eta destinoa aukeratu edo aldatzeko.
Lehiakideek eskabidea aldatu ahalko dute, baita destinoen aukeraketa ere, 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren oinarrietan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 575/2023 Ebazpenean araututakoari jarraiki, 2023ko ekainaren 6ra arte, 2023ko martxoko ziklo honi dagokionez.
Destinoen aukeraketa aldatzeko, Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorrean parte hartu ahal izateko gaitu den aplikazio informatikoa erabiliko da, eta ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko.
2023ko martxoko ziklo honetan, 2023ko ekainaren 6ra arte egindako destino-aukeraketa hartuko da kontuan, aldez aurretik adierazitakoaren arabera.
2023ko martxoko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute 2023ko ekainaren 6a amaitzen denean.
Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzekoa azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 26a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.