Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2023ko maiatzaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2266

397/2023 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez María Begoña González Yagüe kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko hautaketako eta horniketako zuzendariordetzako idazkariaren kargutik, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urtarrilaren 2ko 1/2020 Ebazpenaren bidez (EHAAn argitaratua), María Begoña González Yagüe andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzako idazkari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Begoña González Yagüe andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzako idazkari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko apirilaren 30eko laneguna amaitzen denetik aurrera izango du eragina.

Hirugarrena.– Jakinaraz bekie Ebazpen hau interesdunari eta Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 26a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

Luisa Larrauri Ereñozaga.


Azterketa dokumentala