91. zk., 2023ko maiatzaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2265
528/2023 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Horren bidez, Nerea Roman Martinez andrea Zerbitzu Orokorretako Taldeko arduradun (Garbiketa-Txandakako txanda) izendatzen da, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Otsailaren 22ko 235/2023 Ebazpenaren bidez (EHAA, 46 zkia., 2023-03-07), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan, Zerbitzu Orokorretako Taldeko Arduradun (Garbiketa-Txandakako txanda) lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Nerea Roman Martinez andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Zerbitzu Orokorretako Taldeko Arduradun (Garbiketa-Txandakako txanda) izendapen askez.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Nerea Roman Martinez andrea izendatzea Zerbitzu Orokorretako Taldeko Arduradun (Garbileta-Txandakako txanda) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko apirilaren 25ean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2023ko apirilaren 25a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SANCHEZ GARDUÑO.