87. zk., 2023ko maiatzaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2191
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 36/2023 prozedura arruntean dauden interesdunak.
Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
36/2023 prozedura arrunta. Honako agindu honen aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa: Agindua, 2023ko urtarrilaren 23koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 17ko Aginduaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezesten duena. Azken agindu horren bidez, enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak deitzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboentzako hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetarako (2022ko azaroaren 23ko EHAA, 224 zk.).
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 4a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.