87. zk., 2023ko maiatzaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA ITUNEKO ARBITRAJE BATZORDEA
2189
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Zerga Administrazioko Estatu Agentziak sustatu dituen gatazken espedientea. Gatazka horiek Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean izapidetzen dira 32/2019 espediente-zenbakiarekin, eta 33/2019 ere gehitu zaie.
Ezin izan da zuzenean jakinarazi Zerga Administrazioko Estatu Agentziak sustatu dituen gatazken espedientea, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean izapidetzen ari direnak 32/2019 espediente-zenbakiarekin, eta 33/2019 ere gehitu zaienak; horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Interesdunek 10 egun balioduneko epea dute ebazpena jasotzeko, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen egoitzan (Gaztelako atea 15, 1. solairua, 01007 Vitoria-Gasteiz).
Interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 2a.
Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko idazkaria,
JOSE ANTONIO CAYERO BILBAO.