87. zk., 2023ko maiatzaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2188
219/2023 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez eskumenak eta izenpea eskuordetzen dituen guardia medikoen, erizaintzako guardien eta pertsonalaren arloetan.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 136/2023 Ebazpenaren bitartez, Aratxu Lozano Otero andrea izendatu zen Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerente.
Aintzat hartuta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean (BOMS) lan handia dagoela langileen kontratazioan eta kudeaketan, eta horrek berekin dakarrela zuzendari-gerenteak agiri-kopuru handia sinatu behar izatea.
Komeni da zuzendari-gerenteak BOMSeko zuzendaritza-taldeko beste organo batzuei eskuordetzea zenbait eginkizun eta zeregin, prozedurak arindu eta lan-karga banatze aldera, kudeaketa azkarragoa eta parte-hartzaileagoa lortzeko asmoz.
Aintzat hartuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutuen 15. artikuluko 2. puntuaren arabera, zuzendaritzako kideek beren gain har ditzaketela zuzendari-gerenteak haien esku utzitako eginkizun eta zereginak.
Aintzat hartuta –artikulu berari jarraikiz– izendatu behar dela zein zuzendaritzak beteko dituen zuzendari-gerentearen eginkizunak, hura ez dagoenean, lanpostua hutsik dagoenean, edo gaixorik dagoenean, eta dagokion zuzendaritza medikoari eskuordetuko zaizkiola.
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– BOMSeko zuzendari medikoari eskuordetzea guardia medikoei dagozkien zereginak.
Bigarrena.– BOMSeko Erizaintzako zuzendariari eskuordetzea Erizaintzako guardien arloari dagozkion zereginak.
Hirugarrena.– Langileen zuzendariari eskuordetzea BOMSeko langileen arloko sinadura, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialen 15. artikuluak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 12. artikuluak ezarritako mugen barruan.
Langileen zuzendaria ez dagoenean, edo gaixorik badago, hurrenkera honen arabera eskuordetuko da sinadura: Ekonomiako eta Finantzako zuzendaria, Erizaintzako zuzendaria, eta zuzendari medikoa.
Laugarrena.– Eskuordetza honi men eginez sinatzen diren ebazpen eta egintza guztietan, horrela izan dela utziko da jasota.
Bosgarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu gaurko egunetik aurrera.
Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den hurrengo egunetik hasita, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legearekin.
Bilbao, 2023ko martxoaren 29a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
ARATXU LOZANO OTERO.