Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2023ko maiatzaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2187

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, memoria demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko dirulaguntzen deialdia egiten duena 2023. urterako.

Azaroaren 27ko 4/2014 Legeak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzekoak, erakunde horri esleitzen dizkion helburuen artean dago, besteak beste, euskal gizartearen askatasunaren aldeko borrokaren, giza eskubideen bermearen eta bizikidetza demokratikoaren oroimenean funtsezkoak diren balio etikoei eta printzipio demokratikoei buruzko politika publikoa diseinatzen, sustatzen, garatzen eta gauzatzen parte hartzea.

Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak memoria berreskuratzeko eta iraunarazteko politika publikoa gauzatu nahi du Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren bitartez, eta, hartara, balio eta printzipio demokratikoak berreskuratu, haietan oinarritzen baita gaur egungo gizartearen bizikidetza. Helburu nagusia da betiko ohoratu eta berreskuratzea Gerra Zibilaren, diktadura frankistaren, ETAren terrorismoaren eta legez kontrako kontraterrorismoen biktima guztiak. Eta, haiekin batera, beren senideak ere bai.

Lege hauek eratzen dute deialdi honen esparru juridikoa: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. tituluak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeak.

Beste alde batetik, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak Dirulaguntzen 2021-2024 Plan Estrategikoa dauka martxan, zuzendariaren 2023ko otsailaren aren 14ko Ebazpenaren bidez eguneratua. Horren barruan, diruz lagundu daitezkeen adarretako bat da, hain zuzen ere, deialdi hau.

Era berean, azaroaren 3ko 204/2015 Dekretuaren bitartez onartutako Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko estatutuen 11.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Institutuko zuzendariari dagokio laguntzak eta dirulaguntzak erregulatzea, deitzea eta esleitzea.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da dirulaguntzetarako deialdia egitea 2023. urterako, EAEko memoria demokratikoa (Gerra Zibiletik gaur egunera arte) berreskuratzeko asmoa duten eta fikziozkoak ez diren liburu berriak argitaratzeko, eta zinemarako, telebistarako eta/edo plataforma digitaletarako dokumentalak egiteko.

2. artikulua.– Epealdia.

Dirulaguntza jaso ahal izateko, dokumentalek muntaketaren eta/edo postprodukzioaren azken fasean egon beharko dute, eta liburuek edizioaren eta/edo maketazioaren azken fasean, eta, betiere, 2023ko abenduaren 31n egon beharko dute amaituta.

3. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Bi kasuetan (liburuak eta dokumentalak) memoria historikoa berreskuratzearekin eta/edo oraintsuko memoriaren egia argitzearekin lotutako gaiak jorratu behar dira, giza eskubideen defentsaren ikuspegitik, eskubideon urraketen salaketa egiteko. Gainera, jarduerak EAEko bi hizkuntza ofizialetako batean edo bietan egin beharko dira.

Dokumentalak:

1.– Muntaketaren eta/edo postprodukzioaren azken fasean dauden dokumentalek jaso ahal izango dute dirulaguntza.

2.– Gutxienez 20 minutuko iraupena izango dute.

Fikziozkoak ez diren liburuak:

1.– Edizioaren eta/edo maketazioaren azken fasean dauden testu berriek jaso ahal izango dute dirulaguntza.

2.– Deialdi honetatik kanpo geratzen dira fikziozko lanak, obra poetikoak eta antzezlanak.

3.– Amaierako testuak 100.000 karaktere izan beharko ditu gutxienez, nobela grafikoen edo komikien kasuan izan ezik.

4. artikulua.– Zenbatekoa.

1.– Deialdi honetara laurogei mila (80.000,00) euro bideratuko dira guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan 2023ko ekitaldirako aurreikusitako partidaren kargura.

2.– Fikziozko ez diren liburuen kasuan, bost mila (5.000,00) euroko dirulaguntza eman ahal izango da gehienez, eta dokumentaleko proiektu bakoitzaren kasuan, hamabost mila (15.000,00) eurokoa gehienez. Dirulaguntzen deialdi honetako 10.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, proiektu bakar bat lagunduko da diruz onuradun bakoitzeko. Beraz, onuradun bakoitzak gehienez ere hamabost mila (15.000,00) euro jasoko ditu.

3.– Laguntzek bete egin beharko dute Batzordeak 2013ko abenduaren 18an onartutako 1407/2013 (EE) Erregelamendua, minimis laguntzei Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa (EBEO, L 352. zk., 2013-12-24koa). Laguntza hauek minimis motakotzat jotzen dira, eta, beraz, pertsona fisiko edo juridiko jakin bati emandako laguntzaren guztizkoak ez du gaindituko berrehun mila (200.000,00) euroko kopurua, aurreko bi ekitaldi fiskaletakoa eta aurtengoa batuta. Ulertzen da muga horretatik beherako dirulaguntzek ez diotela eragiten merkataritzari edo ez dutela lehiakortasuna faltsutzen, eta, horren ondorioz, ez dira sartzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluaren aplikazio-eremuan.

4.– Aurreko paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako, dirulaguntza eskatzen duen erakundeak edo pertsonak aitortu egin beharko ditu ekitaldi fiskal honetan jaso ditzakeen beste laguntza batzuk eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotakoak.

5. artikulua.– Laguntzak emateko eta kuantifikatzeko prozedura.

1.– Ebazpen honetan jasotako laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez emango dira.

2.– Horretarako, aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, haien arteko hurrenkera ezartzeko, deialdi honen 14. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideei jarraikiz. Hautaketa-fasean deialdi honen 14. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa (45 puntu) lortu dutenei esleituko zaizkie laguntzak, baldin eta puntu gehien lortu badituzte, harik eta esleitutako kredituak agortu arte.

3.– Ematen diren dirulaguntzek ez dute gaindituko eskatutako zenbatekoa, ezta 4.2 artikuluan proiektu bakoitzerako ezarritako gehieneko zenbatekoak ere, fikziozko ez diren liburuen kasuan bost mila (5.000,00) euro eta dokumentalen kasuan hamabost mila (15.000,00) euro. Inola ere ez dute gaindituko deialdi honen 4.2 artikuluan ezarritako onuradun bakoitzeko hamabost mila (15.000,00) euroko gehieneko kopurua.

6. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoaren arabera, diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak eta behar-beharrezkoak direnak, betiere 2023. urtean egiten badira eta justifikazio-aldia amaitu aurretik benetan ordaindu badira; zehazki, honako hauek:

• Dokumentalak:

Film laburren ekoizpen-kostuak diruz lagundu ahal izango dira, film baten kostuaren aintzatespena eta ekoizlearen inbertsioa arautzen dituen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

• Fikziozkoak ez diren liburuak:

– Liburuen edizioarekin zuzenean lotutako gastuak; hala nola, diseinua, maketazioa, jatorrizkoaren eta proben zuzenketa, edizioaren koordinazioa, ISBNaren eskaera, inprimaketa edo koadernaketa.

– Publizitatea (kartelak, programak).

Gastu hauek inola ere ez dira diruz lagunduko:

• Ermandadeko bazkariak, otorduak, catering-ak eta antzekoak.

• Erakundearen egiturakoak diren langileen nominak.

• Lokalak eta eraikinak erostea.

• Luxuzko gastuak.

• Banku-kontuetako interes zordunak.

• Interesak, errekarguak eta zehapen administratiboak eta penalak.

• Prozedura judizialetako gastuak.

• Zeharkako zergak, onuradunek berreskuratu edo konpentsatu ditzaketenean, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak.

• Egile-eskubideak eskuratzeko inbertsio ukiezinak.

• Ondasun edo material inbentariagarriak eskuratzeko, eraikitzeko, birgaitzeko eta hobetzeko gastuak.

• Finantza-gastuak, aholkularitza juridikoko edo finantzarioko gastuak, notario- edo erregistro-gastuak, eta peritu-gastuak.

Zeharkako kostuak diruz lagundutako proiektuari egotzi beharko dizkio onuradunak, oro har onartutako kontabilitate-printzipio eta -arauen arabera arrazoiz dagokion zatian, eta, betiere, kostu horiek proiektua benetan egiten den aldiari badagozkio. Jarduera guztietarako diruz lagundu ahal izango dira proiektuaren zeharkako gastu hauek, baina ezingo dute inolaz ere proiektuaren kostu osoaren % 15 gainditu:

• Gastu orokorrak (bulegoaren alokairua, administrazioko langileak, mezularitza, bulegoko materiala eta abar), gastuak dirulaguntzaren xedearekin zuzenean lotuta daudenean.

Dokumentala edo edizioa egitearen kostutzat jotzen diren eta diruz laguntzeko modukoak diren gastuak dekretu honen hurrengo artikuluan aurreikusitako jarduera lagungarriak gauzatzeko aldian egin eta ordaindu beharko dira.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuetan, erosketa-kostua inoiz ez da izango merkatuko balioa baino handiagoa.

7. artikulua.– Erakunde eta pertsona onuradunak.

1.– Ebazpen honen xede diren laguntzak eskatu ahal izango dituzte pertsona juridiko pribatuek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek eta dirulaguntzaren izaerarekin bat datorren lanbide-jardueraren bat egiten duten pertsona fisikoek, baldin eta deialdi hau argitaratu aurretik EJZn alta emanda badaude eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta badaude.

2.– Erakunde eta pertsona eskatzaileek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori betetzen dutela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du kudeaketa-organoak, behar beste aldiz, eta horretarako ez du onuradunen baimenik beharko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz. Hala ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eskatzaileak horren aurka egin ahal izango du, eta, orduan, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

3.– Erakunde eta pertsona eskatzaileek egunean izan beharko dituzte dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, eta hori eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da. Era berean, erakunde eta pertsona onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko baldintzak bete beharko dituzte, bai eta 14. artikuluan ezartzen diren betebeharrak ere. Ondorio horietarako, eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpena sinatu beharko dute.

4.– Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 ataletan aurreikusitako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.

5.– Ezin izango da sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duen jarduerarik diruz lagundu, ez eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Halaber, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute neurriak ezarri dituztela sexu-jazarpenari edo sexuan oinarritutako jazarpenari aurrea hartzeko eta aurre egiteko, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan, hori guztia Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritakoaren arabera.

6.– Nortasunik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak direnean, berariaz adierazi beharko dira, bai eskabidean, bai dirulaguntza emateko ebazpenean, elkarteko kide bakoitzak bere gain hartutako egikaritze-konpromisoak, bai eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, onuradun gisa nahikoa ahalorde duena elkartearen betebeharrak betetzeko. Taldea ezin izango da desegin, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.

8. artikulua.– Bateragarritasuna.

1.– Deialdi honetan azaltzen diren dirulaguntzak beste edozein erakunde publiko edo pribatuk xede berberarekin ematen dituen beste batzuekin bateratu daitezke, betiere gainfinantzaketarik ez badago. Gainfinantzaketarik egonez gero, dirulaguntza dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.

2.– Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko deitzen dituenekin.

9. artikulua.– Izapidetzea.

1.– Pertsona interesdunek bitarteko elektronikoz eskatu, kontsultatu eta egin beharko dituzte prozedura honetako izapide guztiak.

2.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak nola izapidetu jakiteko xehetasunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektroniko honetan eskuratu daitezke:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1043407

3.– Eskabidearen osteko izapideak, bide elektronikoz, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta » atalaren bitartez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https:///www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

5.– Era berean, elektronikoki izapidetu ahal izango dira ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

6.– Pertsona fisikoek bide elektronikoak edo aurrez aurrekoak erabili ahal dituzte, deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko:

Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabilita –aurrez aurrekoa edo elektronikoa–, horrek ez du esan nahi ezin denik bidez aldatu prozeduraren ondorengo izapideetan; alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea, halaxe jasotzen baitu Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak.

– Aurrez aurreko bidea: eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da, dirección https://www.euskadi.eus/zuzenean-aurrez-aurreko-arreta/web01-a2zuzen/eu/helbidera sartuta, EAEko erregistro osagarrietan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan daude jasota) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako establezimenduetan.

– Bide elektronikoa: goian aipatutako egoitza elektronikoan.

10. artikulua.– Eskabideak aurkezteko eta formalizatzeko epea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, euskadi.eus-eko egoitza elektronikoan sartuta. Pertsona fisikoek bide elektronikoa zein aurrez aurrekoa aukeratu ahal izango dute.

3.– Onuradun bakoitzeko proiektu bakar bat lagunduko da diruz. Erakunde edo pertsona fisiko bakoitzak hainbat proiektutarako laguntza eskatu ahal izango du, eta proiektu bakoitzeko eskabide bat egin beharko da. Erakunde batek proiektu bat baino gehiago aurkezten baditu, deialdi honen 14. artikuluan jasotako esleipen-irizpideak aplikatuz puntuaziorik handiena lortu duena bakarrik lagunduko da diruz.

11. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Eskabidea webguneko inprimakian bete beharko da, euskadi.eus-eko egoitza elektronikoan. Deialdi honi eskabide-eredua erantsi zaio, I. eranskin gisa.

2.– Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Erakunde edo pertsona eskatzaileari buruzko datuak, bai eta nortasun juridikorik gabeko erakundeetako kide bakoitzari buruzkoak ere.

b) Proiektua gauzatzeak eragingo duen kostuaren aurrekontua, partiden arabera banakatuta. Bertan, proiektua finantzatzeko gainerako bideak zehaztuko dira –halakorik badago. Aurrekontua deialdi honen III. eranskineko ereduaren arabera aurkeztu beharko da nahitaez.

c) Proiektuaren memoria xehea, non zehaztuko baitira: xedea, metodologia, balizko hartzaileak, lurralde-eremua eta egingo diren jardueren egutegia.

d) Idazlearen ibilbide artistikoa, fikziozkoak ez diren liburuen kasuan; eta, dokumentalen kasuan, egileen ibilbide artistikoa (zuzendaria, gidoilaria eta abar).

e) Proiektuan genero-ikuspegia txertatzeari buruzko azalpen-memoria.

f) Dirulaguntzaren eskatzaileak adierazi beharko du ekitaldi fiskal horretan edo aurreko bi ekitaldi fiskaletan beste minimis laguntzarik jaso ote duen, minimis laguntza berriarekin Erregelamenduan ezarritako gehieneko muga gainditzen ez dela egiaztatzeko. Aurreikuspen hau nortasunik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen taldeetako kide guztiei aplika dakieke, eta banakako aitorpenak aurkeztu beharko dituzte. Minimis laguntzei buruzko adierazpena, nahitaez, deialdi honen II. eranskineko ereduaren arabera aurkeztu beharko da.

g) Diruz lagundu beharreko dokumentalak baloratzeko, web-helbide bat eta horretarako sarbidea eman beharko dira, edo, bestela, dokumentala jasotzen duen artxiboa bidali beharko da fisikoki.

h) Diruz lagundu beharreko liburuak baloratu ahal izateko, pdf formatuan aurkeztu beharko dira.

i) Eskabideari erantsitako erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen ez direla adierazten duena. Nortasun juridikorik ez duten erakundeen kasuan, aitorpena kideetako bakoitzak sinatu duela ulertuko da.

j) Deialdi honetako organo kudeatzaileak behar beste aldiz eta automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzak eskatzen dituzten pertsona eta erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela adierazten duen dokumentazioa, eta horretarako ez du eskatzaileen baimenik beharko, berariaz baimena ukatzen ez badute behintzat. Azken kasu horretan, aipatutako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

3.– Era berean, jarduerak balorazio hobea lor dezan, erakunde eskatzaileek egoki irizten dioten dokumentazio osagarria aurkeztu ahal izango da.

4.– Dagoeneko eginda dauden jardueretan, egindako gastuak justifikatzen dituzten agiriak ere aurkeztu beharko dira.

5.– Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak espedientea osatzeko behar dituen agiri eta azalpen guztiak eskatu ahal izango dizkio erakunde eskatzaileari, eta, era berean, eskatzaileak emandako datuak egiaztatzeko egin beharreko egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu.

12. artikulua.– Aurkeztutako eskabideetako akatsak zuzentzea.

Erakunde eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa ikusirik, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendaritzak egiaztatzen badu dokumentazio hori osatugabea dela edo daturen bat falta duela, 10 eguneko gehieneko epea emango die erakundeei, antzemandako akatsak zuzentzeko, eta adieraziko die, zuzentzen ez badituzte, eskaerari uko egin diotela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

13. artikulua.– Epaimahai kalifikatzailea.

1.– Hauek izango dira epaimahai kalifikatzaileko kideak:

Epaimahaiburua:

– Ainhoa Zugasti Bilbao, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Administrazio eta Zerbitzuen arduraduna.

Epaimahaikideak:

– Amaia Goenaga Sánchez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Memoria Historikoko teknikaria.

– Alaitz Vives Urbieta, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko prentsa teknikaria.

– M.ª Dolores Martínez Fernández, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko artxiboko, liburutegiko eta dokumentazioko teknikaria.

Idazkaria:

– Nerea Soriano Aneas, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Aholkularitza Juridikoko teknikaria. Bileretan hitza izango du, baina botorik ez.

2.– Bermatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzen direla bileren deialdietan, gai-zerrendetan, bileretan, aktetan eta epaimahai kalifikatzaileak egiten dituen gainerako idazkietan.

14. artikulua.– Balorazio- eta hautaketa-irizpideak.

1.– Dirulaguntzak emateko edo ukatzeko, lehiaketaren prozedura erabiliko da, eta irizpide haztatu hauek hartuko dira kontuan:

• Proiektuaren potentzial estrategikoa eta egokitasun edo interes soziala. 30 puntu, gehienez.

– Proiektua zein mailatan egokitzen den deialdiaren xedera. Proiektuaren izaerari, metodologiari eta antolamenduari buruzko azalpenaren argitasuna baloratuko da, zehaztu ahal izateko proposatutako jarduerak bat ote datozen dirulaguntzaren xedearekin. 20 puntu, gehienez.

– Orain arte jorratu ez diren edo tratamendu publiko txikiagoa izan duten gaiak lantzea. Irizpide hau baloratzeko, fikziozkoak ez diren liburuen kasuan, orain arte argitaratutako bibliografia hartuko da kontuan, eta dokumentalen kasuan, berriz, orain arte argitaratutako ikus-entzunezko materiala. 5 puntu, gehienez.

– Aztertutako gaiari buruzko ikuspegi berritzailea edo ezezaguna ematen duen tratamendua. 5 puntu, gehienez.

Puntuazio handiagoarekin baloratuko dira proposamenaren berrikuntza-mailari buruzko informazio nahikoa ematen duten proiektuak. Berrikuntza-adibide gisa, honako hauek aipatuko dira:

– Hautatutako gaiari buruz orain arte argitaratu diren lan gehienek eman ez duten ikuspegia.

– Gutxiago landu den denbora-tarte kronologikoa edo eremu geografikoa.

– Orain arte jorratu ez diren gaiak, orain arte lekukotzarik izan ez duten edo hainbesteko tokirik izan ez duten kolektiboak, eta abar.

• Proiektuaren kalitate tekniko eta profesionala. 30 puntu, gehienez.

– Proiektuaren egitura narratiboa eta baliabide narratiboak. 25 puntu, gehienez. Irizpide horri dagokionez, honako alderdi hauek baloratuko dira, orientazio gisa:

Fikziozkoak ez diren liburuetarako: Lexiko aberats eta askotarikoa erabiltzea, eta oin-oharrak, bibliografia, terminologia-glosarioa, iturri dokumentalen eranskinak, mapak, ilustrazioak eta abar sartzea.

Dokumentaletarako: Artxiboko irudiak sartzea, eta birsorkuntzak, ilustrazio animatuak, infografiak eta baliabide grafikoak erabiltzea, dokumentalean islatutako ikuspuntuen aniztasuna (zuzeneko protagonistei egindako elkarrizketak edo haien esku-hartzeak, gaian adituak direnen lekukotzak edo adierazpenak), erritmoa, kontakizuna bizia izatea eta abar.

– Erakunde edo pertsona eskatzaileak antzeko proiektuetan izandako ibilbidea. 5 puntu, gehienez. Horri dagokionez, baloratuko da erakunde edo pertsona eskatzaileak fikziozkoak ez diren liburuak edo ikus-entzunezko materiala aurretik argitaratuta izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko memoria demokratikoa berreskuratzearen eremuan (Gerra Zibiletik gaur egunera arte) edo Giza Eskubideen defentsarekin lotutako beste eremu batzuetan.

• Zeharkako politikak. 20 puntu, gehienez.

– Euskararen erabilera proiektuan, eta euskarazko materialak edo material elebidunak sortzea. 10 puntu, gehienez.

– Proiektuan genero-ikuspegia sartzea. 10 puntu, gehienez.

Ondorio horietarako, proiektuan genero-ikuspegia txertatzeari buruzko azalpen-memorian baloratuko da nola jasoko den genero-ikuspegia aurkeztutako proiektuetan: aztertutako gaian emakumeen testigantza jasotzen den, arlo jakin batean adituak diren emakumeen balorazioak sartzen diren aurkeztutako lanetan, eta abar.

Halaber, baloratuko da gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua ote dagoen pertsona juridiko eskatzaileen antolaketa-egituran, eta, era berean, kontratatutako langileen eta pertsona fisiko eskatzaileen genero-berdintasunaren arloko prestakuntza ere baloratuko da.

• Dibulgaziorako gaitasuna – Proiektuaren zabalkundea. 20 puntu, gehienez.

Baloratuko da proiektuaren memorian dibulgazio-plan edo marketin-kanpaina bat sartzea, obraren publizitatea egiteko. Horren barruan, proiektua gizartera hedatzeko jarduketa guztiak bilduko dira, barne hartuta interneteko eta sare sozialetako publizitatea.

Baloratuko da, halaber, elkarte, udal eta erakundeekin lankidetzan aritzea, proiektua ezagutarazteko aukera emango duten sinergiak bilatzeko.

Guztira, gehienez ere, 100 puntu emango dira.

2.– Dirulaguntza esleitzeko, eskaerak 45 puntutik gora lortu beharko du, aurreko baremoen arabera.

15. artikulua.– Prozedura ebaztea.

1.– Epaimahai kalifikatzaileak laguntzak emateko proposamena egingo du. Proposamen horretan, erakunde edo pertsona onuradunen lehentasun-ordena ezarriko da, bai eta emandako laguntzen zenbatekoa ere. Proposamena egiteko, proposatutako proiektu bakoitzak lortutako puntuazioa baloratuko da, ebazpen honen 5, 6 eta 14. artikuluetan ezarritakoa aplikatu ondoren.

2.– Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak, epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena aztertu ondoren, laguntzak esleitzeko prozedura ebatziko du. Ebazpenak laguntzen zenbatekoa jasoko du. Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

3.– Ebazpen hori, gehienez ere, sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko zaie pertsona interesdunei, deialdi hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

4.– Epe horretan ez bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi, ulertuko da eskabideak ez direla onartu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Edonola ere, ez da eragotziko Administrazioak berariaz ebazteko duen betebeharra.

5.– Publikotasun-printzipioa betetzeko, eta prozeduraren ebazpena banaka jakinaraztea eragotzi gabe, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren ebazpenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da xedapen honen babesean emandako dirulaguntzak jaso dituzten erakundeen zerrenda, zenbatekoak ere adierazita.

6.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

16. artikulua.– Kudeaketa-organoa.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendaritzari dagokio ebazpen honetan aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzea.

17. artikulua.– Erakunde edo pertsona onuradunen betebeharrak.

1.– Erakunde eta pertsona onuradunek onartu egin beharko dute emandako dirulaguntza. Horretarako, dirulaguntza onartutzat joko da, baldin eta, dirulaguntza emateko ebazpena argitaratu eta jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, erakunde onuradunak ez badio idatziz uko egiten, 10 eguneko epean. Dirulaguntza onartzeak berekin dakar deialdi honetan ezarritako arau guztiak betetzea, eta baita beste hauek ere: abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena, edo hura ordezkatzen duen araua; eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena. Berekin dakar, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritakoa onartzea, aplikagarriak diren agindu guztietan.

2.– Erakunde eta pertsona onuradunek bermatu beharko dute diruz lagunduko diren proiektuek eta horiek bultzatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek zorrotz errespetatuko dituztela 1948ko Adierazpen Unibertsalean jasotako giza eskubide guztiak, bai eta 1966ko Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunean nahiz 1966ko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunean jasotakoak ere.

3.– Erakunde eta pertsona onuradunek berariaz bete beharko dituzte onuradunen oinarrizko betebeharrak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan jasotakoak. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte dirulaguntzaren onuradunek.

4.– Erakunde eta pertsona onuradunek euskara eta gaztelania erabiliko dituzte diruz lagundutako proiektuetatik sortutako argitalpenetan eta hedapen-jardueretan.

5.– Erakunde eta pertsona onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

Dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du deialdi hau kudeatzen duen organoak, behar beste aldiz, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu. Kasu horretan, aipatutako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

6.– Diruz lagundutako proiektuetatik sortutako jardueretan, erakunde eta pertsona onuradunek sexismorik gabeko hizkuntza eta irudiak erabiliko dituzte.

7.– Diruz lagundu diren dokumentalen finantzaketa publikoa dela adierazten duen publizitate egokia egin beharko dute erakunde eta pertsona onuradunek, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 18.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Zehazki, bai dokumentaletan bai argitalpenetan, Gogora Institutuaren logotipoa islatu beharko da, ikusteko moduan.

8.– Emandako dirulaguntza ebaluatzeko, erakunde edo pertsona onuradunek Gogora Institutuari jakinarazi beharko diote zenbateko tirada izan den edo zenbat ale saldu diren, liburuen kasuan, eta zenbat bistaratze edo ikusle izan dituen, dokumentalen kasuan, dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan.

9.– Aurreko paragrafoetan jasotako betebeharrak nortasunik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen taldeetako kide bakoitzari aplikatuko zaizkio, taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako betearazpen-konpromisoak betez, eta horietako bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoari dagokionez.

18. artikulua.– Ordaintzeko modua.

1.– Deialdi honen babesean ematen den dirulaguntza honela ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketan, emandako dirulaguntzaren % 60 ordainduko da, dirulaguntza berariaz onartu eta gero, edo ematen dela jakinarazten denetik hamar eguneko epean, ez bada berariaz uko egiten.

b) Bigarren ordainketan, emandako dirulaguntzaren erabilera (hurrengo artikuluan zehazten den bezala) Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren aurrean justifikatu ondorengo likidaziotik sortutako zenbatekoa ordainduko da.

2.– Emandako dirulaguntza ordaindu ahal izateko, erakunde eta pertsona onuradunek hirugarrenen altaren agiria aurkeztu beharko dute. Erregistratuta ez badaude edo Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroko bankuko datuak aldatu nahi badituzte, elektronikoki egin beharko dute, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bitartez, hemen: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

19. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea.

1.– Dirulaguntza justifikatuko da egindako proiektuaren memoria xehea aurkeztuz, eta, era berean, adieraziz nola erantsi den genero-ikuspegia proiektuan. Gainera, gastuen eta sarreren balantzea aurkeztu beharko da, bai eta diruz lagundutako proiektua edo programa gauzatzeko egindako gastuen jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuak ere. Dirulaguntza jasotzeaz gain, jarduerak funts propioekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin finantzatu badira, justifikazioan egiaztatu beharko da diruz lagundutako jarduera horietarako erabilitako funtsen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa.

2.– Aipatutako memoriari azken produktuaren kopia bat erantsi beharko zaio. Fikziozkoak ez diren liburuen kasuan, ale-tirada adierazi beharko da, eta dokumentalen kasuan, bistaratze- edo ikusle-kopurua. Hurrengo atalean ezarritako justifikazio-epearen barruan diruz lagundutako liburuaren edo dokumentalaren kopia aurkezten ez bada, justifikatzeko betebeharra ez dela bete ulertuko da.

3.– Justifikazio-agiriak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutura bidali beharko da 2023ko abenduaren 31 baino lehen.

4.– Artikulu honetan aurreikusita ez dagoenerako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. eta 31. artikuluetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

5.– Gogora Institutuaren estatutuen 4. artikuluak (azaroaren 3ko 204/2015 Dekretuaren bidez onartu ziren), besteak beste, zehazten du Euskadiko memoria demokratikoaren ondarea kontserbatzea dela bere zereginetako bat, eta, horretarako, memoria demokratikoari buruzko funts publiko bat sortzea aurreikusten du.

Eginkizun horiek betetzeko, Gogora Institutuak liburutegi espezializatu bat sortu du, zeinaren dokumentu-funtsean sartuko baitira dirulaguntza jaso duten obrak, eta kontserbaziorako, dibulgaziorako, kontsultarako eta mailegurako baino ez dira erabiliko. Horiek guztiak irabazi asmorik gabeko erabilerak dira, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 37. artikuluaren babestutakoak, eta ez dute egile-eskubideen titularren baimenik beharko, nahiz eta egileek ordainsaria jasotzeko eskubidea izango duten beren lanen maileguengatik, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginaren 37.2 artikuluan ezarritako baldintzetan.

20. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

1.– Dirulaguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak aldatuz gero, helburua betetzat jotzen bada, eta, hala badagokio, beste edozein erakunde publikok edo pribatuk emandako beste dirulaguntza eta laguntza batzuk jasotzen badira, edo helburu bererako beste edozein diru-sarrera edo baliabide jasotzen bada, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, baldin eta deialdi honetan onuradun izateko ezarri diren gutxieneko baldintzak betetzen badira. Horretarako, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak aldaketarako ebazpena emango du, eta, bertan, eman diren dirulaguntzen zenbatekoak egokituko dira.

2.– Edozein arrazoi dela-eta diruz lagundutako proiektuak ezin badira eskabidean adierazitako moduan gauzatu, horren berri eman beharko zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari. Hala gertatzen bada eta dirulaguntza emateko ebazpena ezin bada aldatu, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak zehaztu beharko du emandako zenbatekoa itzuli behar ote den, hala badagokio, horretarako emandako ebazpenaren bidez.

21. artikulua.– Dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak ez betetzea eta laguntza itzultzea.

1.– Baldintzak ez direla bete ulertuko da, honako kasu hauetan:

a) Zegokion egunean aurkeztutako jarduera ikusita, jasotako dirulaguntza ez erabili izana –osorik edo zati batean– onartutako jarduerarako, beste zerbaitetarako baizik.

b) Hautatutako jardueran aldaketak egin izana; salbuespena izango da aldaketok funtsezkoak ez badira eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko titularrak berariaz baimentzen baditu, eskaera arrazoitua egin ondoren.

c) Faltsua izatea eskabidean edo harekin batera aurkeztutako dokumentazioan edo justifikazio-dokumentazioan jasotako edozein datu. Kontuan hartuko dira, era berean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotako gainerako kasuak.

2.– Erakunde onuradunak ez baditu betetzen artikulu honen 1. puntua, laguntza emateko ebazpenean edo deialdiaren ebazpenean ezarritako baldintzak, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) VI. tituluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotako betebeharrak, laguntza jasotzeko eskubidea galduko du, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoa itzuli beharko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, berandutze-interesekin batera; horrez gain, dagozkion zigorrak ezarriko zaizkio. Hori guztia, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena) xedatutakoaren arabera.

3.– Honako irizpide hauek ezartzen dira dirulaguntza emateko ezarritako baldintzen balizko ez-betetzeak mailakatzeko, kasu bakoitzean itzuli beharreko ehunekoekin:

a) Dirulaguntza lortzea, baldintzak faltsutuz edo ezkutatuz. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.

b) Eskabidean jasotako helburuak erabat ez betetzea. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.

c) Eskabidean jasotako helburuak partzialki ez betetzea. Bete ez diren helburuekiko proportzioan.

d) Zabalkunderako neurriak ez betetzea. Itzuli beharreko ehunekoa: % 40.

e) Justifikatzeko betebeharra ez betetzea. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.

f) Egindako justifikazioa ez izatea nahikoa. Behar bezala justifikatu ez den zatiarekiko proportzioan.

g) Diruz lagundutako liburuaren edo dokumentalaren azken kopia ez aurkeztea deialdi honen 19.2 artikuluan ezarritako epean. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.

h) Onuradun gisa ezarritako beste baldintza batzuk partzialki ez betetzea. Bete gabeko baldintzekiko proportzioan.

Irizpide horiek aplikatuko dira onuradunak itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko, proportzionaltasun-printzipioari erantzunez.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Izaera pertsonaleko datuak tratatu eta Memoria Demokratikoko laguntzak eta dirulaguntzak izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.

– Arduraduna: memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

– Helburua: laguntzen eta dirulaguntzen prozedurak kudeatzea fase guztietan, eta Erakundearen antzeko helburuak dituzten erakunde eta entitate publiko eta pribatuen baterako lana sustatzea, memoria integratuaren politika publikoa koordinatzeko.

– Legitimazioa: edo interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko beharrezkoa den tratamendua.

– Hartzaileak:

Ogasun publikoa eta zerga-administrazioa.

Gizarte Segurantzako erakundeak.

– Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotako beste eskubide batzuk ere.

– Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta daiteke gure web orrian: https://www.euskadi.eus/clausulas-informativos/web01sedepd/es/transparencia/124400-capa2-es.shtml

– Araudia:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra.

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da dirulaguntzen deialdi honetan. Era berean, aplikagarriak izango dira azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako oinarrizko erregulazioa, eta azken lege horren Erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretua.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko buruari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2023ko maiatzaren 3a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.

I. ERANSKINA

I.– Eskabidean sartu beharreko datuak; dagokion formulario elektronikoaren bidez egin beharko da.

1.– Identifikatu.

Nori zuzendua: Organismoa: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

Organo izapidegilea: Zuzendaritza.

Eskatzailea:

Honen izenean ari da: Pertsona/entitate interesdun gisa espedientean edo Ordezkaria:

Identifikazio-dokumentua:

Zenbakia:

Izena:

Lehen abizena:

Bigarren abizena:

Sexua: Emakumea edo Gizona.

Pertsona/entitate ordezkatua berria:

Adi: Ordezkatuaren datuek bat etorri behar dute haren identifikazio-dokumentuan ageri direnekin (NAN, AIZ, eta abar).

Identifikazio-dokumentua: NAN, IFK, AIZ, Pasaportea edo Besteak.

Ordezkaritza hau eskaera honetarako erabiliko da, eta ez da gordeko Ahalordeen erregistro elektronikoan.

Jakinarazpen eta komunikazioak hona bidaliko dira:

Espedientea tramitatzen den bitartean Administrazioak bidalitako jakinarazpenak honi zuzenduko zaizkio:

Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala.

Posta-datuak dituzu zure kontuan. Aldatu egingo ditugu, eta hemendik aurrera modu elektronikoan gordeko dira.

Elektronikoa: Nire karpeta guneko jakinarazpen eta komunikazioen atalera igorriko dira. Bertan sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharrezkoa da.

Kanal elektronikoaren gaineko oharra: jakinarazpen elektronikora sartzen ez bazara, jakinarazitzat emango da Nire karpetan eskuragarri jartzen denetik 10 egun naturaleko epean. Esandako epea betetzen denean, jakinarazpena ukatu egin duzula ulertuko da, eta horrela jasoko da espedientean. Izapidea egintzat emango da, eta administrazioak aurrera jarraituko du prozedurarekin.

Abisuak jasotzeko datuak.

Nire karpetan jakinarazpen edo komunikazioren bat jasotzerakoan abisu bat bidaliko dizugu posta elektronikora eta telefono mugikorrera.

Posta elektronikoa:

Berretsi posta elektronikoa:

Telefono mugikorra:

Komunikazio hizkuntza.

Mezu elektroniko eta abisu-mezu bidezko jakinarazpen eta komunikazioak zuk aukeratutako hizkuntzan bidaliko dizkizugu.

Euskara / Gaztelania

Datuak erabiltzeko baimena:

Nire komunikazio eta abisuetarako datuak Eusko Jaurlaritzako sail eta erakundeekiko harremanetan erabiltzea nahi dut / Nire komunikazio eta abisuetarako datuak espediente hau kudeatzeko bakarrik erabiltzea nahi dut.

Datuen babesari buruzko informazio oinarrizkoa.

Eskabidean agertzen diren datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio Memoria Demokratikoaren dirulaguntza.

– Arduraduna: Zuzendaritza. Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua, Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

– Helburua: Laguntzen eta dirulaguntzen prozedurak fase guztietan kudeatzea, eta Institutuaren helburuen antzekoak dituzten erakundeen eta entitate publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea, memoria integratuaren politika publiko bat koordinatzeko.

– Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

– Hartzaileak:

Ogasun publikoa eta zerga administrazioa.

Gizarte segurantzaren organismoak.

– Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

– Informazio osagarria: Gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua (www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/124400-capa2-eu.shtml).

Araudia:

Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

2.– Datuak bete.

Sar itzazu atal bakoitzean eskatzen diren datuak.

Oinarrizko datuak.

Zein lurralde historiko /probintziatan daude erakunde eskatzailearen datu fiskalak.

Lurralde historiko/Probintzia: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Beste lurralde bat.

Proiektuaren datuak.

Proiektuaren izena:

Eskatutako zenbatekoa:

Harremanetarako datuak.

Izena:

1. abizena:

2. abizena:

Harremanetarako telefonoa:

Programaren helburua:

Egin beharreko jardueren egutegia:

(Ikus .PDF)

Beste finantziazio-iturri batzuk.

Beste edozein finantziazio-iturri jasoz gero gutxienez erregistro 1 sartu behar da:

(Ikus .PDF)

Eskatutako dirulaguntzak

(Ikus .PDF)

Minimis dirulaguntzak.

2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Europako Batzordearen Erregelamendua, Europako Batasunaren Funtzionamendurako Tratatuko 107 eta 108 artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 352 zenb. 2013-12-14)

Erakunde onuradun honek, aurreko bi ekitaldi fiskaletakoa eta aurtengo batuta, ondorengo minismis-laguntzak jaso ditu erakunde publikoetatatik edo aurrekontu publikoen kontura finantzatutako ente pribatuetatik:

Gutxienez erregistro 1 sartu behar da Erakunde eskatzaileak «minimis» araubidearen mendeko dirulaguntzak eskatu eta jaso baditu erakunde publiko edo pribatu batengandik edo Erakunde eskatzaileak «minimis» bezala araututako dirulaguntzak eskatu baditu erakunde publiko edo pribatu batengandik ebazteke badaude.

(Ikus .PDF)

Proiektuaren egoera.

Proiektua amaitu den adierazi: Bai / Ez.

Erantzukizunpeko adierazpenak.

Eskatzaileak aitortzen du:

Bateragarritasun-adierazpenak.

– Ez du jasotzen helburu bera duen laguntza edo dirulaguntzarik administrazio publiko edo erakunde pribatuetatik.

– Jasotzen ari da helburu bera duen laguntza edo dirulaguntza administrazio publiko edo erakunde pribaturen batetik (atal honetako datuak dagokion dokumentuan zehaztu beharko dituzu).

– Eskatu du helburu bera duen laguntza edo dirulaguntza administrazio publiko edo erakunde pribaturen batean, eta erantzunaren zain dago (atal honetako datuak dagokion dokumentuan zehaztu beharko dituzu).

– Ez dauka dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiborik.

– Ez duela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko araudia ez betetzeagatik, dagokion zehapenean ezarritako epean, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritakoaren arabera.

Minimis.

– Erakunde eskatzaileak ez du «minimis» araubidearen mendeko dirulaguntzarik jaso aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta aurtengo ekitaldi fiskalean.

– Erakunde eskatzaileak «minimis» araubidearen mendeko dirulaguntzak eskatu eta jaso ditu erakunde publiko edo pribatu batengandik (horri buruzko datuak dagokion eranskinean zehaztu behar ditu).

– Erakunde eskatzaileak «minimis» bezala araututako dirulaguntzak eskatu ditu erakunde publiko edo pribatu batengandik eta ebazteke daude (horri buruzko datuak dagokion eranskinean zehaztu behar ditu).

– Ez dago Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 apartatuetan aurreikusitako egoeretako batean ere.

– Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, aurreko betebeharrak betetzen jarraitzeko dirulaguntza jasotzeko eskubidea aitortzeari edo baliatzeari datxekion aldian konpromisua hartzen, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 25. artikuluarekin eta 39/2015 Legearen 69.1 artikuluarekin bat etorriz, bai eta hori egiaztatzeko ere, dirulaguntza ematen duen organoak eskatzen dion edozein unetan.

– Deklaratzen dut hemen jasotako datu guztiak egiazkoak direla eta osorik daudela, baita aurkezten dudan dokumentazioa ere, eta nire gain hartzen dut dagokion erantzukizuna (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua).

Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikulua).

3.– Dokumentuak erantsi.

Prozeduran eskatzen diren dokumentu motak ikus ditzakezu jarraian. Dokumenturen bat igotzeko, sakatu Erantsi. Mota bereko dokumentu gehiago eransteko, sakatu Gehitu.

Ofizioz konprobatzea.

Aplikatu beharreko araudiaren arabera, prozedura honen instrukzio-organoak ofizioz egiaztatuko ditu administrazio eskudunean datu hauek:

– Gizarte Segurantzaren ordainketan egunean egotea (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia - GSDN).

– Zerga-betebeharren ordainketa egunean izatea (Euskal Foru Aldundiak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentzia).

Interesdunak, modu arrazoituan, aurka egiten dionean izan ezik. Erabili aurka egiteko eskubidea.

Eskatutako dokumentu motak.

Formatuak eta tamainak:

– Baimendutako fitxategi formatua: 7z, aih, ain, avi, bmp, class, csig, css, csv, daf, dbf, dgn, doc, docm, docx, dot, dotm, dotx, dtd, dwf, dwg, dxf, eclipseh, fbn, fbx, fla, flv, fm, gif, gml, gz, hs, htm, html, ics, jar, java, jhtml, jpeg, jpg, jsp, log, mdb, mde, mht, mhtml, mov, mp3, mp4, mpeg, mpg, mpg2, mpp, msg, odg, odp, ods, odt, oga, ogg, papel, pdf, php, png, pot, potm, potx, ppsm, ppsx, ppt, pptm, pptx, prj, ps, rar, rmm, rtf, sam, sbn, sbx, shp, shx, sl, so, svg, swf, tif, txt, vrf, vsd, wav, webm, wma, wmv, wpd, xfm, xlm, xls, xlsb, xlsm, xlsx, xlt, xltm, xltx, xml, xsd, xsig, zip, zipx

– Fitxategi bakoitzaren gomendatutako gehienezko tamaina: 5 MB.

– Erantsitako fitxategi multzoen gehienezko tamaina: 15 MB.

– Erantsi daitezkeen dokumentuen gehienezko kopurua: 15.

– Geroago, dokumentu gehiago erantsi ahal izango dituzu espedientean Nire karpeta-tik (Dokumentuak erantsi botoia).

(Ikus .PDF)

4.– Sinatu eta bidali.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala