Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2023ko maiatzaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2186

AGINDUA, 2023ko apirilaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita 2023-2024ko ikasturtean Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi-hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezioak finkatzen dituen eta prezio horietatik salbuesteko eta gutxitzeko baldintzak zehazten dituen agindu-proiektua.

Hezkuntzako sailburuak agindu-proiektua prestatu du, 2023-2024ko ikasturtean, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi-hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezioak finkatzeko eta prezio horietatik salbuesteko eta gutxitzeko baldintzak zehazteko. Agindu-proiektu hori izapidetzeko, kontuan hartu behar da Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoa.

Lege horren 17. artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea izan behar dute. Halaber, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83.2 artikuluak ezartzen duenez, jendaurreko informazioaren izapidea dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko da, edozein pertsona fisikok edo juridikok espediente osoa edo erabakitzen den zatia aztertzeko aukera izan dezan.

Azaldutakoaren ondorioz, eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Jendaurrean jartzea agindu-proiektu hau: 2023-2024ko ikasturtean, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi-hezkuntzako zerbitzu publikoetan ordaindu beharreko prezioak finkatu eta prezio horietatik salbuesteko eta gutxitzeko baldintzak zehaztekoa. Agindu–proiektua jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Agindu-proiektu horren eraginpeko interes legitimoren baten jabe direla uste duten pertsona fisiko edo juridiko guztiek –publikoak zein pribatuak izan– kontsulta dezakete agindu-proiektu horren espedientea. Horretarako, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikora jo beharko dute (www.euskadi.eus), lehen adierazitako epean, eta egokitzat jotako alegazio, agiri eta frogagiri guztiak aurkeztu ahal izango dituzte.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala