87. zk., 2023ko maiatzaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2184
AGINDUA, 2023ko apirilaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, Leioa (Bizkaia) udalerriko EMPU «Leioa» MEPU Musika Eskola Publikoari 1. maila irakasteko baimena emateko dena.
Leioa (Bizkaia) udalerriko «Leioa» Musika Eskola Publikoak 1. maila irakasteko baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Kontuan hartuta urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen dela irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak –musika-eskolak– sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dagoen legedia ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2023-2024 ikasturtetik aurrera 1. maila irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den musika-eskolari:
Kode-zenbakiak: 014993 (EAE) eta 48009591 (unibertsala).
Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.
Izen espezifikoa: «Leioa».
Titularra: Leioako Udala – Soinu-Atadia Udal Fundazio Publikoa.
Helbidea: Iparraguirre etorbidea, 70.
Udalerria: Leioa.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
– Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.
– Adarrak:
● Kantua: Bakarlaria eta Koroa.
● Instrumentu sinfonikoak: txirula, piccoloa, biolina, biola, klarinetea, biolontxeloa, tronpeta, saxofoia, oboea, kontrabaxua, fagota, tronpa, bonbardinoa, tuba, tronboia eta perkusioa.
● Instrumentu polifonikoak: pianoa, gitarra eta akordeoia.
● Bertakoa: txistua.
Bigarrena.– Indarrean dagoen araudia bete behar du ikastetxeak, irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
Hirugarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 24a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.