Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2023ko maiatzaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BASAURIKO UDALA
2182

IRAGARKIA, Basauriko Kirolaren Udal Erakundearen 2021eko enplegu publikoaren eskaintzaren aldaketan akatsak zuzentzeari buruzkoa.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2023ko apirilaren 17an, Basauriko Kirolaren Udal Institutuaren 2021erako lan-eskaintza publikoaren aldaketaren okerren zuzenketa argitaratu zen. Aldaketa hori Presidentziaren RESPRE 158/2023 Ebazpenaren bidez onartu zen (2023-03-30).

Zuzenketa horren arabera, aldatutako eskaintza, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapenetan aurreikusitakoaren arabera, lan-kontratuko 7 langilek osatzen dute: Kirol Instalazioak mantentzeko, zaintzeko eta kontrolatzeko 4 laguntzaile-plaza (C2, 2. HE); administrari laguntzaile lanpostu bat (C2, 2. HE) eta lanaldi partzialeko administrari laguntzaile 2 plaza (C2, 2. HE).

Eta horrela argitaratzen da, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikulua betetzeko.

Basauri, 2023ko apirilaren 17a.

KUE.aren presidentea,

JON ZUGAZAGOITIA SAGARDUY.


Azterketa dokumentala