Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2023ko maiatzaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

URKABUSTAIZKO UDALA
2181

IRAGARKIA, 2023ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

2023ko apirilaren 26ko Tokiko Gobernu Batzordearen akordioaren bidez, 2023ko ekitaldiko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu da. Honako lanpostu hauek biltzen ditu:

Karrerako funtzionarioak

Izena: Administraria, kontularia, diruzaina.

Eskala/Azpieskala: Administrazio orokorra / Administraria.

Taldea: C1.

Plazak: 1.

Sarbidea: barne-promozioa.

Hautaketa-modua: lehiaketa-oposizioa.

Hizkuntza-eskakizuna: 3.a, nahitaezkoa. Derrigortasun data: 2023-03-29.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiek horren berri izan dezaten, eta interesdunei ohartarazten zaie ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Tokiko Gobernu Batzordean, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin bat etorriz; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin bat etorriz. Aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzea erabakitzen bada, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri, harik eta beren-beregi ebatzi arte edo isiltasunez ezetsi arte. Era berean, egokitzat jotzen duen beste edozein errekurtso ere aurkeztu ahal izango da.

Izarra (Urkabustaiz), 2023ko apirilaren 26a.

Alkatea,

XABIER ÁLVAREZ DE ARCAYA FERNÁNDEZ DE LANDA.


Azterketa dokumentala