Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2023ko maiatzaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2176

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 21ekoa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarriko den Gurenet atarian 2023ko martxoaren 21eko Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita Ertzaintzako zenbait lanpostu merezimendu-lehiaketa orokorraren (C250) sistemaren bidez hornitzeko prozedurako onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz –ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako zenbait lanpostu hornitzeko deialdia onartu eta argitaratzen da–, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dituen eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea 2023ko martxoaren 21ean jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko martxoaren 21eko Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita Ertzaintzako zenbait lanpostu merezimendu-lehiaketa orokorraren (C250) sistemaren bidez hornitzeko prozedurako onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 21a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.


Azterketa dokumentala