Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2023ko maiatzaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2172

172/2023 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ainara Canoura Otermin andrea Ospitalizazioko Bigarren Unitateko gainbegirale izendatu den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Otsailaren 16ko 118/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan Ospitalizazioko Bigarren Unitateko Gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Ainara Ainara Canoura Otermin andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Ospitalizazioko Bigarren Unitateko Gainbegirale.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ainara Ainara Canoura Otermin andrea izendatzea Ospitalizazioko Bigarren Unitateko Gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hondarribia, 2023ko apirilaren 11.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

MARIA LUISA MERINO HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala