Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2023ko maiatzaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2170

371/2023 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez María Angeles Rodríguez González kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzako Ebaluazioko eta Lanbide Garapeneko Zerbitzu Korporatiboko Buruaren kargutik, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 25eko 710/2010 Ebazpenaren bidez, María Ángeles Rodríguez González andrea izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzako Ebaluazioko eta Lanbide Garapeneko Zerbitzu Korporatiboko buru.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek.

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Ángeles Rodríguez González andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzako Ebaluazioko eta Lanbide Garapeneko Zerbitzu Korporatiboko buruaren kargutik kentzea berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko apirilaren 10eko laneguna amaitzen denetik aurrera izango du eragina.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

Luisa Larrauri Ereñozaga.


Azterketa dokumentala