Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2023ko maiatzaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2141

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: «Mallabia eta Ermua (Bizkaia) udalerrien saneamendua eraikitzeko proiektua. Goitondo-Ermua tartea».

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2023ko apirilaren 24ko Ebazpenaren bidez, hasieran onartu zen «Mallabia eta Ermua (Bizkaia) udalerrien saneamendua eraikitzeko proiektua. Goitondo-Ermua tartea».

Proiektu honen helburua da Goitondo eremuko (Mallabia) saneamendua Ermuko saneamendu-sarearekin lotzeko jarduketak egitea. Konexio horri esker, eremu horretako hondakin-urak Elgoibarko Apraitz HUAra desbideratuko dira.

Proiektuak Goitondo eta Ermua arteko kolektore nagusia barne hartzen du, 1.755 metroko luzerakoa, eta zati honetan banatzen da: 830 metro, zangan; 545 metro, egungo kolektorea birgaitzeko; eta 380, tinkatutako kolektorea birgaitzeko. Gainera, 7 hartune eta erregulazio-kutxeta bat egitea aurreikusten da, ibaian behera emaria mugatzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jartzen da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Obren proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren webgunean Obra hidraulikoaren sekzioan (www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 24a.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala