Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2023ko maiatzaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2136

IRAGARKIA, 2023ko apirilaren 25ekoa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira «Cantoblanco Parke Eolikoa (49,6 MW)» proiektuaren eta proiektu horri atxikitako azpiegituren aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaerak, Añanako, Erriberagoitiko, Iruña Okako eta Vitoria-Gasteizko udalerrietan.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan parke eolikoen bidez energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin bat etorriz, jendaurrean jartzen dira Cantoblanco Parke Eolikoari eta horri lotutako azpiegiturei dagozkien proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Espedientea: 01-GE-Y-2021-00002.

– Cantoblanco Parke Eolikoa proiektua, honetan datzana:

– 49,6 MW-ko parke eolikoa, 6,2 MW-ko potentzia unitarioko 8 aerosorgailuz eta 30 kV-ko aerosorgailuen arteko interkonexioko azpiegitura elektrikoz osatua, Añanako eta Ribera Alta-Erriberagoitiko udalerrietan.

– Sortutako energia elektrikoa husteko azpiegitura, honako hauek osatua:

• 30/66 kV-ko azpiestazio jasotzailea (San Tuste), Erriberagoitiko udalerrian.

• San Tuste-Ariñez izeneko goi-tentsioko linea. 66 kV-ko linea elektrikoak San Tuste azpiestazioa eta Aríñez izeneko azpiestazioa lotuko ditu. Linea Erriberagoitia, Iruña Oka eta Vitoria-Gasteizko udalerrietatik igaroko da. Lineak 17.151 metroko luzera izango du guztira, horietatik 869 metro lur azpitik joango dira eta 16.282 metro airetik.

• 66/30 kV-ko (Ariñez) azpiestazio murriztailea, Vitoria-Gasteizko udalerrian.

• 30 kV-ko lurpeko goi-tentsioko linea, Ariñez azpiestaziotik Jundiz azpiestaziora konektatzeko, 1.142,23 metroko luzerarekin, eta Vitoria-Gasteizko udalerritik igaroko da.

– Helburua: energia elektrikoa sortzea lurreko teknologia berriztagarri eolikoaren bidez.

– Eskatzailea: Euskal Haizie, S.L.

– Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

– Eraginpeko udalerriak: Añana, Erriberagoitia, Iruña Oka eta Vitoria-Gasteiz.

– Banaketa-sarerako ebakuazio-puntua: JUNDIZ 30 kV-ko azpiestazioa, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUrena. 2022ko urtarrilaren 24an emandako sarbide- eta konexio-baimena.

– Aurrekontua: 69.631.202 euro.

Proiektu honen aurretiazko administrazio-baimena ematea Arabako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzaren eskumena da, eta jendaurrean jarri behar da, ingurumen-inpaktuaren azterlanaren jendaurreko informazioarekin batera, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluaren arabera.

Jendaurrean jartzen da, interesdunek eta herritarrek dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezaten Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko www.euskadi.eus web-orrialdean, Energia eta Meategiak/Energia ataleko Proiektuei buruzko Informazio Publikoa azpiatalean (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Hogeita hamar egun balioduneko epea egongo da horretarako, iragarki hau 115/2022 Dekretuaren 7. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan azkenengoz argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 25a.

Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRIGUEZ DÍAZ.


Azterketa dokumentala