Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2023ko maiatzaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2135

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren portuetan emandako zenbait zerbitzu orokor eta bereziren tasen likidazioak.

Aipatutako likidazioak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratu da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Gainera, interesdunari jakinarazten zaio epe hauek dituela zor dituen zenbatekoak borondatezko epean ordaintzeko:

a) Likidazioaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 1etik 15era bitartean argitaratzen bada, iragarkia argitaratzen den egunetik hurrengo hilaren 5era arte edo, hilaren 5a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

b) Likidazioaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 16tik azken egunera bitartean argitaratzen bada, iragarkia argitaratzen den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte edo, hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

Adierazitako epealdietan ordaintzen ez diren zorrak premiamendu-bidetik eskatuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketaren Erregelamenduak 59. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Jakinarazten diren likidazioekin ados egon ezean, bi errekurtso hauek aurkeztu ahal izango dira, baina ez biak batera:

1.– Tributuen Lege Orokorrak 223. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, likidazio horien aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio likidazioa agindu duen organoari Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen.

2.– Erreklamazio ekonomiko-administratiboa ere jarri ahal izango da, aurreko paragrafoan zehaztutakoaren epealdi berean, Euskadiko Auzitegi Ekonomiko Administratiboan, Tributuen Lege Orokorrak 235. artikuluan eta Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia sortu eta antolatzeari buruzko 14/1983 Dekretuan xedatutakoa betez.

Errekurtso horietako bat aurkeztu arren, administrazio-egintza berdin-berdin betearaziko da, baldin eta errekurtsoa aurkezten denean ez bada bermatzen zorra Tributuen Lege Orokorrean ezarrita dagoen bezala ordainduko dela.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa edukiko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 25a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala