Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2023ko maiatzaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2133

IRAGARKIA, 2023ko apirilaren 19koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Abadiño TA-Azpeitia TA 1 eta Ormaiztegi TA-Abadiño TA2 lineetatik Arrasateko TArako adarraren linea elektrikoa, zirkuitu bikoitzekoa eta 132 kV-koa, berritzea Bergara eta Arrasate udalerrietan.

Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak 10. artikuluan (2020-04-24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak 144. artikuluan (2000-12-27ko EHAA) ezartzen dituzten ondorioetarako, eta testuaren azken xedapenetako lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulutik 56.era (2013-12-27ko BOE) ezarritakoarekin bat etorriz, eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean (2013-12-11ko BOE) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera (2021eko abenduaren 31ko EHAA), jendaurrean jartzen dira instalazio elektriko horren proiektua, eskatzaileak nahitaez desjabetzekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakoa, eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Esp.: 20-AT-Y-2023-26.

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

– Kokalekua: Bergara eta Arrasate udalerriak.

– Aurrekontu osoa: 1.092.198,01 euro.

– Xedea: Abadiño TA-Azpeitia TA 1 eta Ormaiztegi TA-Abadiño TA2 lineetatik Arrasateko TArako adarraren linea elektrikoa, zirkuitu bikoitzekoa eta 132 kV-koa.

– Jarduketaren funtsezko ezaugarriak: instalazioa zaharra da, eta egoera txarrean dago; euskarriek, eroaleek eta isolamenduak zahartze funtzional handia dute, eta horrek matxura-arriskua dakar. Beraz, euskarriak, eroaleak eta lurreko kableak, isolamendua, grapak eta horiei lotutako burdineria berritu nahi dira. Horrez gain, instalazioen maniobragarritasuna eta eraginkortasuna hobetzeko, linearen konfigurazio elektrikoa aldatzea proposatzen da, hau da, Arrasate TAn sarrera eta irteera bikoitza ezartzea Ormaiztegi-Abadiño 1 eta 2 zirkuituetan sarrera eta irteera bikoitza jartzeko. Horretarako, zubiak aldatuko dira Ormaiztegi-Abadiño 1 eta 2 lineako 60 eta 62 euskarrietan eta Abadiño-Azpeitia 1 eta 2 lineako 45 euskarrian.

– Proiektuak ukitzen dituen ondasunak eta eskubideak: iragarki honen eranskinean zehaztutakoak.

Onura publikoaren deklarazioa, ingurumen-inpaktuaren adierazpena, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatzen dira.

Horren berri ematen da guztiek jakin dezaten, eta dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezaten Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo 10, 1. solairua, Donostia / San Sebastian), Bergara eta Arrasateko udaletan edo webgune honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/. Egoki iritzitako alegazioak bi aletan aurkeztu beharko dira Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza honetan, gehienez ere 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia / San Sebastian, 2023ko apirilaren 19a.

Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala