85. zk., 2023ko maiatzaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2126
IRAGARKIA, 77/2023 prozedura laburtuan interesdun izan daitezkeenak epatzen dituena Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian ager daitezen.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak 77/2023 prozedura laburtuan erabaki du Cristina Albarrán Ayala andreak Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileak finkatzeko eta erabiltzeko salbuespenezko prozesuen oinarri orokorrak eta berariazkoak onartzen dituen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak epatzea eta administrazio-espedientea bidaltzea (2022ko abenduaren 30eko EHAA).
Aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie hirugarren interesdun guztiei, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legaren 49.1 eta 116.2 artikuluetan xedatutakoa betetze aldera. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iragarki hau argitaratzen da, aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direlako. Hala, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzen da.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 20a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.