Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2023ko maiatzaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2125

EBAZPENA, 2023ko apirilaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, arte eszenikoak sustatzeko programetarako dirulaguntzak emateko balorazio batzordeetako kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzen duena.

Aztertu da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko otsailaren 21eko Agindua, hots, arte eszenikoak sustatzeko programetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena, 2023ko martxoaren 3an argitaratu zena EHAAn.

Kontuan izan da 2023ko otsailaren 21eko Aginduaren 8. artikuluak xedatzen duela aipaturiko dirulaguntzak emateko modalitate bakoitzeko balorazio batzorde bana osatuko dela eta batzorde horietako kideak Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko direla.

Horiek horrela, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Arte eszenikoak sustatzeko programetarako dirulaguntzak emateko balorazio batzordeetako kideak izendatzea eta batzordeen osaera argitaratzea. Beraz, batzordeek honako kide hauek izango dituzte:

A) Arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako laguntzak:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzarkideak:

– Vene Herreros Heras.

– Miren Amaia Lizarralde Gorosabel.

– Nuria Pérez Alcantara.

Idazkaria: Enara Beaskoetxea Artaratz, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.

B) Arte eszenikoak sustatzeko egitasmoetarako laguntzak:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzarkideak:

– Iara Solano Arana.

– Jose Luis Gonzalez Blanco.

– Gorka Dominguez Barcena.

Idazkaria: Enara Beaskoetxea Artaratz, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 25a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala