85. zk., 2023ko maiatzaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 3 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2121
EBAZPENA, 2022ko abenduaren 29koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena. Honen bidez, mahastizaintza eta ardogintza sektorean, Ardoinb 2022 programan, inbertsioak egiteko laguntza-neurrietan sartzeko aurkezturiko eskaerak ebatzi dira.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 26ko Aginduaren bidez iragarritako minimis laguntzen araubidean mahastizaintza eta ardogintza sektorean inbertsio-proiektuetarako laguntzak jasotzeko deialdian parte hartzeko xedearekin Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan aurkezturiko eskaerak ikusi dira.
Kontuan hartu da aipaturiko eskaerei Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan (EB) xedaturikoa ezarri behar zaiela, Europar Batasuneko Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa.
Baloraziorako Batzordeak Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako pertsona titularrari egindako ebazpen-proposamena ikusi da, deialdi-aginduaren bederatzigarren atalean ezartzen denaren arabera. Proposamen hori deialdi-aginduaren laugarren atalean ezarritakoari jarraikiz burutu da eta aipaturiko deialdi-aginduaren bederatzigarren ataleko 6. puntuan aipatzen den informazioa jasotzen du.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen diren eskabideak onartzea. Eranskin horretan, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoa eta zuzeneko laguntza gisa legokiokeen zenbatekoa zehazten dira. Zenbatekoa, guztira, 523.882,53 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko da.
Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean zerrendaturiko eskatzaileei ardogintzaren sektorean inbertsioak egiteko laguntzak ukatzea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 26ko Aginduan jasotakoak.
Hirugarrena.– I. eranskinean baimendutako inbertsioak (2022ko deialdiari dagozkionak) gauzatzeko gehieneko epea 2023ko apirilaren 30a izango da eta ezingo da luzatu.
Laguntza horien minimis izaera dela eta, Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan (EB) ezarritako laguntzen gehieneko mugei eragiten dien edozein aldaketa jakinarazi beharko da.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gorako errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 29a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
Raúl Pérez Iracheta.