85. zk., 2023ko maiatzaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (106 KB - 3 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2120
55/2023 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lasarte Oriako Udalarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, alokairuko babes sozialeko etxebizitzen sustapena ahalbidetzekoa, Lasarte Oriako udalerrian, «Oria Gain» 37 Hirigintzako Esku-hartze Eremuko 12. partzelan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du hitzarmen hori, eta behar bezalako publizitatea emateko asmoz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Lasarte Oriako Udalarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, alokairuko babes sozialeko etxebizitzen sustapena ahalbidetzekoa, Lasarte Oriako udalerrian, «Oria Gain» 37 Hirigintzako Esku-hartze Eremuko 12. partzelan. Hitzarmen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 26a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 26KO 55/2023 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK ETA LASARTE ORIAKO UDALAK 2019AN SINATUTAKO LANKIDETZA HITZARMENAREN LUZAPENA, LASARTE ORIAKO UDALERRIAN ORIA GAIN AIU-KO 12. PARTZELAN ALOKAIRUKO BABES SOZIALEKO ETXEBIZITZEN SUSTAPENA AHALBIDETZEKO
Vitoria-Gasteizen, 2023ko otsailaren 14an,
BILDU DIRA:
Batetik, Ignacio María Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.
Eta bestetik, Agustin Valdivia Calvo jauna, Lasarte-Oriako alkate-udalburua.
BERTARATU DIRA:
Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatuz, Gobernu Kontseiluak 2022ko urtarrilaren 31n egindako bileran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako ahaldunduta.
Eta bigarrena, Lasarte-Oriako Udaleko alkate-udalburu gisa, Udalaren ordezkari gisa, toki-korporazio horren osoko bilkurak 2023ko otsailaren 9an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimenduta.
Bi aldeek elkarri aitortu diote legezko gaitasun nahikoa eta beharrezkoa dutela luzapen-akordio hau egiteko.
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– 2019ko otsailaren 15ean, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Lasarte Oriako Udalak, HIE eremuan alokairuko babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko. «A-37 Oria Gain», Lasarte-Oriako udalerrian.
Bigarrena.– Hitzarmen horren arabera, Lasarte-Oriako Udalak konpromisoa hartu zuen AIU A-37 Oria Gain lurzatia kargarik gabe lagatzeko, doako lagapen-akordio baten bidez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak etxebizitza-sustapenari lotutako eraikuntza- eta urbanizazio-obrak egiteko betebeharra hartu zuen bere gain.
Hirugarrena.– Izan ere, hainbat arrazoi direla medio, gaur egun oraindik ez dira etxebizitzen obrak hasi.
2019an sinatutako hitzarmenaren indarraldia 2023ko otsailaren 15ean amaitzen denez, ez dago denborarik hitzarmena gauzatzeko, eta, beraz, beharrezkoa da hitzarmenaren luzapena izapidetzea, bi administrazioek hartutako konpromisoak gauzatu ahal izateko.
Laugarrena.– Hitzarmenaren zortzigarren klausularen arabera, akordioaren indarraldia 4 urtekoa zen. Hala ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.h) 2 artikuluan ezarritakoaren arabera, klausula horrek ere adierazten zuen aurreikusitako epea amaitu aurreko edozein unetan hitzarmenaren sinatzaileek aho batez adostu zezaketela hitzarmena luzatzea, beste lau urterako gehienez, edo hitzarmena azkentzea.
Bosgarrena.– Alderdien artean orain arte lortutako lankidetza eta koordinazioa egokiak izan direnez, eta lankidetza horrekin jarraitzeko eta etxebizitza egoki bat legez okupatzeko eskubidearen eraginkortasunaren eta jardunen arteko koherentziari eusteko eta Hitzarmenak aipatzen dituen Euskadiko etxebizitza-politikaren gainerako printzipio gidariak betetzen jarraitzeko asmoz, bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute 2019ko otsailaren 15ean sinatutako hitzarmena luzatzea, bertan jasotako helburu guztiak betetzeko.
Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Lasarte-Oriako Udalak honako hau
ADOSTU DUTE:
Artikulu bakarra.– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Lasarte-Oriako Udalak 2019ko otsailaren 15ean sinatutako hitzarmena 4 urtez luzatzea (2027ko otsailaren 15era arte), HIE eremuan alokairuko babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko. «A-37 Oria Gain», Lasarte-Oriako udalerrian.
Ados daudela adierazteko, eta dagozkion ondorioetarako jasota gera dadin, alderdiek luzapen-akordio hau sinatu dute,
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Lasarte-Oriako alkate-udalburua,
AGUSTIN VALDIVIA CALVO.