85. zk., 2023ko maiatzaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (154 KB - 3 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2119
54/2023 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Elciegoko Udalarekin 2019an sinatutako hitzarmenaren luzapena, Elciegoko S.R.–1 sektorean alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen sustapena ahalbidetzekoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du hitzarmen hori, eta behar bezalako publizitatea emateko asmoz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Elciegoko S.R.–1 sektorean alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen sustapena ahalbidetzeko asmoz Elciegoko Udalarekin 2019an sinatutako hitzarmena luzatzeko testua. Hitzarmen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 26a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 26KO 54/2023 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMÍA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK ETA ELCIEGOKO UDALAK 2019AN SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN LUZAPENA, ELCIEGOKO UDALERRIAN SR-1 SEKTOREAN ALOKAIRUKO BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZEN SUSTAPENA AHALBIDETZEKO
Vitoria-Gasteizen, 2023ko otsailaren 21ean,
BILDU DIRA:
Batetik, Ignacio Maria Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.
Eta bestetik, Juan Carlos Uribe Rueda jauna, Elciegoko Udaleko alkate-udalburua.
BERTARATU DIRA:
Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatuz, Gobernu Kontseiluak 2023ko urtarrilaren 31n egindako bileran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako ahaldunduta.
Eta bigarrena, Elciegoko Udaleko alkate-udalburu gisa, Udalaren ordezkari gisa, toki-korporazio horren osoko bilkurak 2023ko urtarrilaren 20an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimenduta.
Bi aldeek elkarri aitortu diote legezko gaitasun nahikoa eta beharrezkoa dutela luzapen-akordio hau egiteko.
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– 2019ko apirilaren 15ean, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Elciegoko Udalak, Elciegoko udalerrian S.R.–1 sektorean alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.
Bigarrena.– Hitzarmen horren arabera, Elciegoko Udalak konpromisoa hartu zuen Elciegoko 7126 zenbakiko finka kargarik gabe lagatzeko, doako lagapen-akordio egokiaren bidez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak bere gain hartu zuen etxebizitza-sustapenari lotutako eraikuntza- eta urbanizazio-obrak egiteko betebeharra.
Hirugarrena.– Izan ere, hainbat arrazoi direla medio, gaur egun oraindik ez dira etxebizitzen obrak hasi.
2019an sinatutako hitzarmenaren indarraldia 2023ko apirilaren 15ean amaitzen denez, ez dago denborarik hitzarmena gauzatzeko, eta, beraz, beharrezkoa da hitzarmenaren luzapena izapidetzea, bi administrazioek hartutako konpromisoak gauzatu ahal izateko.
Laugarrena.– Hitzarmenaren hamaikagarren klausularen arabera, akordioaren indarraldia 4 urtekoa zen. Hala ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.h) 2 artikuluan ezarritakoaren arabera, klausula horrek ere adierazten zuen aurreikusitako epea amaitu aurreko edozein unetan hitzarmenaren sinatzaileek aho batez adostu zezaketela hitzarmena luzatzea, beste lau urterako gehienez, edo hitzarmena azkentzea.
Bosgarrena.– Alderdien artean orain arte lortutako lankidetza eta koordinazioa egokiak izan direnez, lankidetza horrekin jarraitzeko eta etxebizitza egoki bat legez okupatzeko eskubidearen eraginkortasunaren eta jardunen arteko koherentziari eusteko eta hitzarmenak aipatzen dituen Euskadiko etxebizitza-politikaren gainerako printzipio gidariak betetzen jarraitzeko asmoz, bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute 2019ko apirilaren 15ean sinatutako hitzarmena luzatzea, bertan jasotako helburu guztiak betetzeko.
Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Elciegoko Udalak honako hau
ADOSTU DUTE:
Artikulu bakarra.– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Elciegoko Udalak 2019ko apirilaren 15ean sinatutako hitzarmena 4 urtez luzatzea (2027ko apirilaren 15era arte), Elciegoko udalerrian S.R.–1 sektorean alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.
Ados daudela adierazteko, eta dagozkion ondorioetarako jasota gera dadin, alderdiek luzapen-akordio hau sinatu dute,
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Elciegoko alkate-udalburua,
JUAN CARLOS URIBE RUEDA.