Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2023ko maiatzaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2117

AGINDUA, 2023ko apirilaren 25ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, 2022ko azaroaren 18ko Aginduaren bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaien osaera aldatzen duena.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 18ko Aginduaren bidez, besteak beste, honako prozesu hauen deialdia egin zen:

– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Farmaziako Eskala: prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.

– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Medikuntzako Eskala: prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.

– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala: prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.

2023ko otsailaren 13ko Aginduaren bidez, hautaketa-prozesu horietako epaimahaietan parte hartu behar duten pertsonak izendatu ziren, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorretako 18. apartatuan xedatutakoari jarraituz.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Farmaziako Eskalako, Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Medikuntzako Eskalako eta Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskalako enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan epaimahaiko epaimahaiburua titular izendatutako pertsona abstentziorako legezko kausa batean sartuta dago, eta, beraz, epaimahai horren osaera aldatu behar da.

Horrenbestez, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.8 artikuluan xedatzen denaren arabera, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Aldatzea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren bidez ezarritako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Farmaziako Eskalako, Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Medikuntzako Eskalako eta Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskalako enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan epaimahaiaren osaera, epaimahaiburua titular gisa izendatutako pertsonari dagokionez, eta Iñigo Aizpurua Imaz izendatzea.

Izendatutako pertsonak osatuko du aipatutako epaimahaia, salbu eta ezgaitasun, ezintasun edo legezko bateraezintasunen bat, abstentzio-kausaren bat edo ezinbesteko kausaren bat ikusten badu Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak.

Bigarren artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 25a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala